Forum – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Aretoen

eta edukien banaketa

Shadow
  • 09:00 - 10:00

    Ontziak (SP1-1)

     

    S1-1

    2025eko apirilaren 2a

    09:00 h – 10:00 h

    0D aretoa

    (300 pertsona)

    Ontziak

    EBko biztanle bakoitzak 189 kg ontzi-hondakin sortu zituen 2021ean. Hamar urtetan, % 20 baino gehiago hazi da kopurua. Egoera horri buelta emateko, ontzien inguruko lege-esparrua etengabe garatzen da. 2023an Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko Errege-Dekretua onartu ondoren, 2024aren amaieran Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko Europako Arautegia argitaratuko da. Haren helburu nagusia ontzien hondakinak murriztea, berrerabilpena eta betetzea sustatzea, eta 2030erako ontzi guztiak birziklagarriak izango direla ziurtatzea da.

    Saio honetan, lege-baldintza berriak aztertuko dira, eta ontziak hobetzen erreferentzia diren enpresen kasu arrakastatsuak erakutsiko dira.

    Ehungintza (S1-2)

     

    S1-2

    2025eko apirilaren 2a

    09:00 h – 10:00 h

    0A aretoa

    (150 pertsona)

    EHUNGINTZA

    Europarrek, batez beste, 26 kg oihal kontsumitzen dituzte urtero, eta 11 kg inguru botatzen dituzte. Erabilitako arropa EBtik kanpo esporta daiteke, baina gehiena (% 87) errausten da edo zabortegietan uzten da.

    Moda azkarraren (“fast-fashion”) gorakada erabakigarria izan da kontsumoa areagotzen. Egoera horri buelta emateko, Europako Batzordeak 2022ko martxoan estrategia berri bat aurkeztu zuen, ehunak jasangarriagoak, konpongarriagoak, berrerabilgarriagoak eta birziklagarriagoak izan daitezen, moda azkarrari aurre egiteko eta sektorean berrikuntza pizteko.

    Estrategia berriak ekodiseinu-baldintza berriak eta kontsumitzailearentzako informazio argiagoa biltzen ditu, eta enpresei erantzukizuna beren gain hartzeko eta euren eraginak minimizatzeko eskatzen die.

    Side-event 1-1

     

    Side-event 1-1

  • 10:30 - 11:30

    Hasiera: Europako Itun Berdetik Itun Industrial Garbira (OB1-1)

     

    P1-1

    2025eko apirilaren 2a

    10:30 h – 11:30 h

    Sala 0B

    (600 pax)

    HASIERA: EUROPAKO ITUN BERDETIK ITUN INDUSTRIAL GARBIRA

    2020an, Europako Batzordeak “Europako Itun Berdea” jarri zuen martxan, eta, haren esparruan, Europa kontinente zirkularrago bihurtu nahi duten 130 lege-testu berri baino gehiago garatu dira.

    Azken hauteskundeetan sortu den Europako Parlamentu berriarekin aldi berri bat hasiko da; bertan, lege-testu horietako neurriak bete-betean aplikatuko dira, eta “Itun industrial garbi” berria eta etorkizuneko “Ekonomia Zirkularrari buruzko Europako Legea” garatuko dira ere. Saio honetan, esparru global hori eta enpresek eta erakundeek lehiakortasuna eta zirkulartasuna bateratzeko duten zeregina aztertuko dira.

  • 11:30 - 12:00

    Atsedena. Kafea

  • 12:15 - 13:15

    Lehengai kritikoak (sp1-3)

     

    S1-3

    2025eko apirilaren 2a

    12:15 – 13:15

    0D aretoa

    (300 pertsona)

    LEHENGAI KRITIKOAK

    Garrantzi ekonomikoak eta hornidura-arriskuak 2024/1252 Arautegian jasotzen diren 34 lehengai kritikoren Europako zerrenda definitzen dute. Erregelamendu horrek oinarrizko lehengaien hornidura segurua eta jasangarria bermatzeko esparrua ezartzen du, eta 2024ko apirilean argitaratu zen ofizialki.

    Lehengai horietatik erdiak estrategikoak dira (horien artean, aluminioa eta kobrea), trantsizio energetiko eta digitalerako erabakigarriak direlako. Europako araudi berriak metal eta mineral horiekiko mendekotasuna murriztu nahi du, eta, aldi berean, ingurumen-aztarna minimizatu, ekodiseinuaren, I+G+Baren eta birziklatzearen bidez. Enpresa aurreratuak erronka horri aurre egiten ari dira dagoeneko.

    Eraikuntza materialak (sp1-4)

     

    S1-4

    2025eko apirilaren 2a

    12:15 – 13:15

    0A aretoa

    (150 pertsona)

    ERAIKUNTZA MATERIALAK

    Europako eraikuntza-sektoreak funtsezko zeregina du ekonomian. 3,4 milioi enpresak osatzen dute; EBko barne produktu gordinaren % 9 inguru sortzen dute, eta 18 milioi lanpostu zuzen sortzen dituzte. Aldi berean, industriak eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEH) ere sortzen ditu, EBn sortzen diren hondakin guztien % 25-30, eta horrek hondakin-fluxu garrantzitsuenetako bat bihurtzen du industria hori.

    Eraikinen eta eraikuntza-materialen jasangarritasuna hobetzeko, tresna berriak sortu dira, hala nola Eraikuntza Produktuen Araudia (CPR) edo Levels sistema. Saio honetan sektorearen egungo egoera eta joera berriak aztertuko dira.

    Side-event 1-2

     

    Side-event 1-2

     

  • 13:45 - 15:00

    Bazkaria

  • 15:30 - 16:30

    Ekodiseinuko arautegia (ob1-2)

     

    P1-2

    2025eko apirilaren 2a

    15:30 – 16:30

    0B aretoa

    (600 pertsona)

    EKODISEINUKO ARAUTEGIA

    2024ko ekainean behin betiko argitaratu zen 2024/1781 Arautegia; horren bidez, produktu jasangarriei aplikatu beharreko diseinu ekologikoko betekizunak ezartzeko esparrua jarri zen, eta baita produktu-talde espezifikoentzat, haien zirkulartasuna, errendimendu energetikoa eta ingurumen-jasangarritasuneko beste alderdi batzuk hobetzeko.

    EBko merkatuan saltzen diren ondasun fisiko kategoria guztietarako da, elikagaiak, pentsuak eta sendagaiak izan ezik. Europako Batzordeak 2025eko apirilaren 19ra arteko epea du lehentasunezko taldearen zerrendan jasotako produktuen ekodiseinu-baldintzak ezartzeko epeak jasotzen dituen lan-plana egiteko.

  • 17:00 - 18:00

    Produktuaren pasaporte digitala (Sp1-5)

     

    S1-5

    2025eko apirilaren 2a

    17:00 – 18:00

    0D aretoa

    (300 pertsona)

    PRODUKTUAREN PASAPORTE DIGITALA

    Produktu baten pasaporte digitala produktuen jasangarritasunarekin lotutako informazioa elektronikoki erregistratzeko, prozesatzeko eta hornidura-kateko enpresen, agintarien eta kontsumitzaileen artean partekatzeko balio duen informazio-sistema da. Hainbat lege-testutan agertzen den neurrietako bat da, eta derrigorrezkoa izango da produktu askorentzat, osagaiak eta tarteko produktuak barne.

    Saio honetan, produktuaren pasaporte digitala sektoreka zelan aplikatzen ari den aztertuko dugu, bai eta haren betebeharrak eta mugak ere, eta pasaportearen kasu arrakastatsuak aztertuko ditugu zenbait balio-kateetan.

    Konpontzeko eskubidea (sp1-6)

     

    S1-6

    2025eko apirilaren 2a

    17:00 – 18:00

    0A aretoa

    (150 pertsona)

    KONPONTZEKO ESKUBIDEA

    Konpontzeko eskubidearen politikak produktu bat konpontzeko behar diren tresna, pieza eta eskuliburu guztiak herritarrei eta enpresa konpontzaileei ematera behartzen ditu fabrikatzaileak. 2024ko ekainaren 13ko 2024/1799 Zuzentarau berriaren esparruan jarri da martxan; bertan, ondasunen konponketa sustatzeko arau komunak ezartzen dira.

    Zuzentarau berri horri esker, eta produktua etiketatzeko sistema berriei esker, kontsumitzaileentzat errazagoa izango da produktu bat konpontzea erabakitzea, hura ordezkatu beharrean. Gainera, konpontze-zerbitzuen irisgarritasuna, gardentasuna eta erakargarritasuna handitu egingo ditu, eta aukera emango du konponketaren inguruko negozio-jarduera berriak garatzeko.

    Side-event 1-3

     

    Side-event 1-3

     

  • 18:00

    Saio amaiera

  • 18:00 - 19:00

    Networking

  • 09:00 - 10:00

    Udalerri zirkularrak (S2-1)

     

    S2-1

    2025eko apirilaren 3a

    09:00 – 10:00

    0D aretoa

    (300 pertsona)

    UDALERRI ZIRKULARRAK

    Ekonomia linealetik ekonomia zirkularrerako aldaketak ingurumeneko eraginak eta kanpoko baliabideen mendekotasuna murrizten laguntzen du. Paradigma aldaketa hori lortzeko udalerriek duten zeregina funtsezkoa da, batetik, herritarrengandik hurbil daudelako, eta hori oso garrantzitsua da ekonomia zirkularraren garrantziaz kontzientziatzeko eta ohitura jasangarriak ezartzeko, eta, bestetik, hondakinetan, energian, mugikortasunean, hirigintzan eta beste hainbat gaietan dituzten eskumenengatik.

    Foro honetan, Europan egin diren ekimenak aztertuko dira, hala nola, CCRI - Circular Cities and Regions Initiative eta The Circular City Centre - C3, eta gure udalerrietan nola aplikatu ahal diren ere aztertuko da.

    CSRD zuzentaraua (S2-2)

     

    S2-2

    2025eko apirilaren 3a

    09:00 – 10:00

    0A aretoa

    (150 pertsona)

    CSRD ZUZENTARAUA

    Europar Batasunak gardentasun korporatiboa bultzatu nahi du; horretarako, Jasangarritasun Korporatiboaren Txostenari buruzko Zuzentaraua (CSRD) derrigorrezkoa izango da 2025etik aurrera. Zuzentarau horrek jasangarritasun-txostenak egiteko betebeharra enpresa askoz gehiagotara zabaltzen du (handiak zein ertainak), eta ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-adierazleak (ESG) hedatzeko estandar berriak ezartzen ditu.

    Saio honetan, enpresek eta adituek zuzentarau honen erronkak aztertuko dituzte, eta baita gardentasun korporatiboak lehiakortasuna eta inbertitzaileekiko harremana hobetzeko duen garrantzia ere.

    Side-event 2-1

     

    Side-event 2-1

  • 10:30 - 11:30

    Finantza jasangarriak (P2-1)

     

    P2-1

    2025eko apirilaren 3a

    10:30 – 11:30

    0B aretoa

    600 pertsona

    Finantza jasangarriak

    Gizarte eta ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteak badu zerikusia finantzen munduarekin ere. Finantza jasangarrietan, inbertsio-erabakiak hartzeko prozesuan ingurumen, gizarte eta gobernu onarekin lotutako alderdiak kontuan hartzen dira. Irizpide horiek guztiak IGG (edo ESG ingelesez) irizpide gisa ezagutzen dira.

    Finantza jasangarriek garapen jasangarria sustatzen duten hainbat finantza-produktu diseinatzeko aukera ematen dute, eta errentagarritasuna eta jasangarritasuna orekatzen saiatzen dira. Saio honetan, Europan ekonomia zirkularragoa bultzatzeko finantza-erakundeek duten zeregina aztertuko dugu.

  • 11:30 - 12:00

    Atsedena. Kafea

  • 12:15 - 13:15

    Hondakinen kudeaketa (S2-3)

     

    S2-3

    2025eko apirilaren 3a

    12:15 – 13:15

    0D aretoa

    (300 pertsona)

    HONDAKINEN KUDEAKETA

    EBk 2.100 milioi tona hondakin baino gehiago sortzen ditu urtero. Datuek erakusten dute hondakinen kopurua eta horiek kudeatzeko modua oso ezberdinak direla EBko herrialdeetan, baina ikusten da birziklapenak gora egin duela eta isurketak murriztu direla.

    Hondakinak eta horiek ingurumenean duten eragina murrizteko, EBk birziklapenari eta isuriei buruzko asmo handiko helburuak jarri ditu, eta hainbat korronte hobetzeko lanean ari da. Helburua eredu jasangarriago baterako aldaketa sustatzea da: ekonomia zirkularra.

    Horrez gain, Europa Hondakinei buruzko Esparru-Zuzentaraua berrikusten ari da, elikagai- eta ehun-hondakinei aurre egiteko. Hori guztia aztertuko da saio honetan.

    Ete-en jasangarritasunaren ebaluazioa (S2-4)

     

    S2-4

    2025eko apirilaren 3a

    12:15 – 13:15

    0A aretoa

    (150 pertsona)

    ETE-EN JASANGARRITASUNAREN EBALUAZIOA

    Enpresen korporazio-estrategietan gero eta garrantzi handiagoa du jasangarritasunak, eta horrek erakundeek erronka globaletan duten erantzukizunari aurre egiteko modua asko aldatu dela erakusten du. Jasangarritasunaren ebaluazioak, beraz, ez die enpresa handiei bakarrik eragiten; izan ere, gero eta enpresa txiki eta ertain gehiagok erantzun behar diete beren agente inbertitzaileek, finantza-erakundeek, bezeroek eta hornitzaile diren enpresek jasangarritasunari buruz egiten dieten eskaerei.

    Eskatutako informazio hori ETE baten egiturari egokitzea eta eskakizunak betetzeko eta jasangarritasuna garatzeko laguntza-programak garatzea izango dira saioaren gai nagusiak.

    Side-event 2-2

     

    Side-event 2-2

  • 13:45 - 15:00

    Bazkaria

  • 15:30 - 16:30

    Kontsumitzailearen zeregina ekonomia zirkularrean (P2-2)

     

    P2-2

    2025eko apirilaren 3a

    15:30 – 16:30

    0B aretoa

    (600 pertsona)

    Kontsumitzaileek kontsumo-eredu jasangarriagoak bultzatzeko gaitasun handia dute. Hobeto informatuta, hobeto babestuta eta hobeto hornituta dauden kontsumitzaileekin bakarrik izango dugu benetako trantsizio ekologikoa.

    Horretarako, tresna berriak jarri dira martxan, hala nola 2024ko otsailaren 28ko 2024/825 Zuzentaraua, kontsumitzaileak ahalduntzeari buruzkoa, eta gainera, ingurumen-arrazoibideei buruzko zuzentaraua (“green claims”) ere prestatzen ari da. Saio honetan, kontsumitzaileek kontsumo-ereduak aldatzeko duten zeregina nola indartu aztertuko da.

  • 17:00 - 18:00

    Greenwashing (S2-5)

     

    S2-5

    2025eko apirilaren 3a

    17:00 – 18:00

    0D aretoa

    (300 pertsona)

    Greenwashing

    Jasangarritasun-aitorpenei buruzko lege- eta arau-kontrolak areagotu izanak, eta kontsumitzaileek produktuen jasangarritasunari buruzko egiazko informazio egiaztatua gero eta gehiago eskatzeak, benetako kaltea eragin dezakete gaur egun “greenwashing” edo zuritze ekologiko praktikak egiten dituzten erakundeen izen onean eta finantzetan.

    Saio honetan, galdera hau erantzuten saiatuko gara: nola jakinaraz ditzakete enpresek jasangarritasun arloan egiten dituzten ekimenak, greenwashing-eko salaketak jasotzera menturatu gabe, horrek ekarriko lukeen kalte ekonomiko eta ospearen kaltearekin?

    Europako taxonomia (S2-6)

     

    S2-6

    2025eko apirilaren 3a

    17:00 – 18:00

    0A aretoa

    (150 pertsona)

    EUROPAKO TAXONOMIA

    Finantza-zerbitzuen eta inbertsio-funtsen merkatuan, inbertitzaileek eta finantzatzaileek gero eta gehiago bilatzen dituzte jasangarri gisa sailka daitezkeen enpresen eta proiektuen inbertsioak eta finantzaketak.

    Europako taxonomia Europako Batzordea egiten ari den arautegiaren funtsezko zati bat da, finantza-sektoreak Europako ekonomiaren deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularra lortzen lagun dezan. Sistema horren bidez, inbertsio jasangarrietara bideratu nahi dira kapital-fluxuak. Eta, horretarako, jarduera ekonomikoak sailkatzeko sistema bat sortu da, jarduera horien ingurumen-jasangarritasunaren maila finkatzeko.

    Side-event 2-3

     

    Side-event 2-3

  • 18:00

    Saio-amaiera

  • 18:00 - 19:00

    Networking

  • 09:00 - 10:00

    Climate & circularity calculator (S3-1)

     

    S3-1

    2025eko apirilaren 4a

    09:00 – 10:00

    0D aretoa

    (300 pertsona)

    Climate & circularity calculator

    Ingurumen-hobekuntzan lan egiteko, neurtzea da lehen urratsa. Ingurumen ebaluazioa erakundeen ikuspegitik egiteak diagnostiko globala izatea, hobekuntzak identifikatzea eta ingurumen-helburuen jarraipena egitea ahalbidetzen ditu. Produktu- edo zerbitzu-ikuspegiarekin ebaluatuz, produktua edo zerbitzua diseinatzen den unetik ingurumen-inpaktua murrizteko erabakiak hartu ahal dira: hau da, ekodiseinatu ahal da.

    Ingurumen-ebaluazio hori errazteko, Ihobek doako tresna informatiko bat jarri du enpresen eskura, erakundeen, produktuen eta zerbitzuen ingurumen-portaera bizi-zikloaren ikuspegiarekin erraz ebaluatzeko.

    Negozio-eredu zirkularrak (S3-2)

     

    S3-2

    2025eko apirilaren 4a

    09:00 – 10:00

    0A aretoa

    (150 pertsona)

    Negozio-eredu zirkularrak

    Zerbitizazio jasangarriak, produktuaren fabrikazioan eta salmentan oinarritutako negozio-eredu tradizionaletik erabileraren araberako ordainketan, emaitzen araberako ordainketan eta produktuaren balioa atxikitzean oinarritutako negozio-eredura aldatzea dakar. Horrek, produktuen iraunkortasun handiagoa dakar, baina, lehenik eta behin, egungo negozio-eredua eraldatzea eskatzen du.

    Joera horrek zailtasun finantzario, operatibo, teknologiko eta komertzialak ditu, baina inoiz baino aukera hobea da, besteak beste, digitalizazioan egin diren aurrerapenei esker. Saio honetan, negozio-eredu berri hori aplikatzen ari diren gure inguruko enpresek jarduera-estrategia horretan sakonduko dute.

    Side-event 3-1

     

    Side-event 3-1

  • 10:30 - 11:30

    Teknologia garbiak sustatzea (P3-1)

     

    P3-1

    2025eko apirilaren 4a

    10:30 – 11:30

    0B aretoa

    (600 pertsona)

    Teknologia garbiak sustatzea

    Teknologia ezinbestekoa da industrian trantsizio zirkularra eta klimatikoa azkartzeko. Materialen eraginkortasunari laguntzen dioten teknologiei lehentasuna ematea, Europar Batasunak dagoeneko zehazten dituen Teknika erabilgarri onenez harago, Teknologia Garbien Zerrendan sartzeko aurretiko urratsa da. Zerrenda hori Ihobek, EEEk eta SPRIk sustatutako tresna fiskala da, eta ekipamenduaren inbertsio-kostuaren % 30eko kenkari fiskala ahalbidetzen du Sozietateen gaineko Zergaren kuotan.

    Teknologia Garbien Euskal Zerrenda sozietateen gaineko zerga Euskadin ordaindu behar duten enpresei zuzenduta dago. Tresna hori ezagutzeak eta erabiltzeak lehiakortasun- eta ingurumen-abantaila handiak ekar ditzake.

  • 11:30 -12:00

    Atsedena. Kafea

  • 12:15 -13:15

    Adimen artifiziala (aa) eta zirkulartasuna (S3-3)

     

    S3-3

    2025eko apirilaren 4a

    12:15 – 13:15

    0D aretoa

    (300 pertsona)

    Adimen artifiziala (aa) eta zirkulartasuna

    Adimen artifiziala (AA) “laugarren industria-iraultza” deiturikoa eragin duten teknologien oinarrian dago. AAk pertsonen gaitasunak osatu eta haien gaitasunak zabaldu ditzake. AA eta beste iraultza handia konbinatzeak, ekonomia zirkularra, behar den aldaketa azkartu dezake.

    AA ekonomia zirkularra sustatzeko nola erabili daiteken ezagutzea funtsezkoa izango da zenbait arlotan aplikatzeko, esaterako, diseinu zirkularrean, negozio-eredu zirkularretan eta azpiegitura zirkularraren optimizazioan. Azken batean, AA sare eta sistema osoak berriz diseinatzeko erabili daiteke, hala nola hornidura-kate berriak edo alderantzizko logistikako azpiegitura globalaren optimizazioa.

    Materialen eraginkortasuneko ekoberrikuntza (S3-4)

     

    S3-4

    2025eko apirilaren 4a

    12:15 – 13:15

    0A aretoa

    (150 pertsona)

    Materialen eraginkortasuneko ekoberrikuntza

    Euskadin gehien kontsumitzen diren materialen artean metalak, mineralak, polimeroak eta egurra daude.

    Materialen fluxuak eta haien zirkulartasun maila aztertuta, aukerak ikusten dira, baina baita arriskuak ere. Enpresa eta teknologia sektoreekin hitz eginez, sinergia eta aukera potentzialak ikusten dira balio-kateetan, materialen produktibitatea handitzeko, Europar Batasunak ekonomia zirkularrean hartutako neurriak kontuan hartuta.

    Saio honetan, gai honetan adituak diren pertsonek aurkitutako enpresa-aukerak aztertuko dituzte.

    Side-event 3-2

    nbsp;

    Side-event 3-2

  • 13:15

    Saio-amaiera

  • 13:15 - 14:15

    Networking

Izena eman

Izena emateko epea zabalik dago lekua bete arte. Azkar ibili eta erreserbatu zure lekua.

“Side events” azken zerrenda:

BCS2025eko biltzar atalean, Basque Circular FORUMean hain zuzen ere, programa ofizialarekin batera, 8 saio gorde dira “side events” edo ekitaldi paraleloak garatzeko.

Basque Circular VILLAGE osatzen duten erakundeek ekitaldi paralelo horietako bat antolatzeko aukera izango dute. Horretarako, eskaera-inprimakian saioaren helburua, parte-hartzaile potentzialak eta publiko objektiboa adierazi beharko dute.

Eskaerak ebaluatu ondoren, Ihobek azkenean onartutako saio paraleloen berri emango du, eta behar bezala sartu eta argitaratuko dira biltzarraren programa ofizialean.

Basque Circular VILLAGEn dauden erakundeek bakarrik ahal izango dute “Side events” prestatu.