Loading...

HIZLARIAK


I+G Arduraduna - Cementos Rezola
I+Gko zuzendaria - Cikautxo S.Coop.
Ekonomia Zirkularreko zuzendaria - Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
Directora General de Aclima, Basque Environment Cluster

Basque Circular Summit 2022 “Walking the talk”

EKODISEINUARI ETA EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO EUROPAKO HEGOALDEKO EKITALDIRIK HANDIENA


Basque Circular Summit 2022 “Walking the talk” ekitaldiak ekonomia zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta euskal ekonomiarako sortutako aukerak aztertzea ditu helburu, bai eta euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko.

Enpresari eta industriari zuzendutako hiru jardunalditan zehar, alderdi hauek landuko dira:

  • Europako Itun Berdeak bultzatutako Ekonomia Zirkularraren erronka eta aukera berriak euskal enpresei hurbiltzea.
  • Eusko Jaurlaritzak enpresei laguntzeko duen konpromisoa eta horren emaitzak erakustea (metodo berriak, tresnak, gidak eta eskuliburuak…).
  • Euskal enpresek Ekonomia Zirkularraren arloan garatutako lana eta lortutako emaitza berritzaileak (Basque Ecodesign Center, ETE Zirkularra Euskadi eta Ekoberrikuntza-proiektuak) helaraztea.
  • Irizpidea eskaintzea eta euskal enpresak, erakunde publikoak eta toki-erakundeak bultzatzea, bai eta konprometitutako gazteak ere, ekonomia zirkularraren aldeko apustua areagotu dezaten.
  • Euskadi enpresa-ekonomia zirkularrean “Europako hegoaldeko abangoardia” gisa bistaratzea eta nazioartean kokatzea.

Irudi galeria

Basque Circular Summit 2022

EKITALDIRAKO ATZERAKO KONTAKETA



Ekoberrikuntza Euskadin. 105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako

Argitalpen honek 2018tik 2022ra Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren esparruan amaitutako 105 proiektu baino gehiagoren emaitzak biltzen ditu. Programa hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak kudeatzen du, eta euskal enpresetan ekodiseinua, ekonomia zirkularreko frogapena eta ekoberrikuntza estrategikoa sustatzen ditu.

Info gehiago

EUSKADI, EKONOMIA ZIRKULARRA ETA EKODISEINUA

EKITALDIAREN KOKALEKUA


Kontaktua


Ihobe, S.A. – Alameda Urquijo 35,
6ª planta, 48011 -Bilbao (Bizkaia)
944 05 78 86