Loading...

Programa

Programa

Program schedule

Awesome section description goes here


9:30 - 10: 00
9:30 - 10: 00

EUROPAR MERKATU ZIRKULARRAGO BATERANTZ

  9:30 - 10: 00

Europako historiaren une nahasi batean gaude, zeren klima-aldaketak eta baliabideen eskuragarritasunak mehatxu egiten baitiote Europako eta munduaren gainerako eremuetako ekonomiari; aldi berean, COVID-19aren pandemiaren ondorioak gainditzen saiatzen ari gara.

Erronka horiei erantzun nahirik, Europak erabaki du Itun Berdearen alde egitea, gure gizartea eraldatzeko eta EBko ekonomia moderno, baliabideen erabileran efiziente, lehiakor eta bidezko bihurtzeko.

Apustu irmo horrek bultzatuta, askotariko ekimenak abiatzen ari dira araudi, legegintza eta merkatuaren alorretan, jarduteko egutegi zehatz batez; asmoa da aurrez aurre dugun eta askok benetako “tsunami eraldatzaile” deitu dioten erronkak eskatzen duen mailaren parean egotea.

Batzarraren lehenengo jardunaldi honetan, alor horretan egindako aurrerapen nagusiak aurkeztuko dira, eta euskal ehun industrialeko eragile ekonomiko nagusiekin eztabaidatuko da.

9:15 - 10:00
9:15 - 10:00

Akreditazioa

  9:15 - 10:00
10:00 - 10:15
10:00 - 10:15

Irekiera instituzionala

  10:00 - 10:15

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua. Eusko Jaurlaritza.

10:45 - 11:30
10:45 - 11:30

ARRAKASTARAKO ESPEDIZIOA: Erronkak betez eta aukerak aprobetxatuz

  10:45 - 11:30

Edurne Pasaban, alpinista

11:30 - 12:00
11:30 - 12:00

Kafea

  11:30 - 12:00
12:10 - 13:00
12:10 - 13:00

1. MAHAI-INGURUA. GARDENTASUNA ETA POSIZIONAMENDUA: Merkatuko estandar berri bat

  12:10 - 13:00

Ingurumen-jokabideari buruzko informazioa gero eta garrantzitsuagoa da, eta garrantzi berbera du inbertitatzaile eta bezeroei horren berri emateak; hori gertatzen da  bai Itun Berdeari lotutako legegintza-betebeharrengatik eta bai merkatuko borondatezko ekimenek ingurumen-konpromiso eta –gardentasuna handiagoa eskatzen dutelako.  

Alde horretatik, azpimarratzekoa da Greem Claims deritzan legegintza-proposamena, zeren planteatzen baitu ingurumen-alegazioak Erakundearen edo Produktuaren Ingurumen-aztarnaren bidez oinarritzea; edo Klima-aldaketari eta Trantsizio Energetikoaren espainiar Legean planteatzen den betebeharra, hots, karbono-aztarna kalkulatzeko eta jakinarazteko betebeharra.

Orobat, ingurumen-gardentasunak funtsezko rola jokatzen du enpresen posizonamendua hornitzaileen ebaluaziorako programetan hobetzeko, hala nola multinazionalek euren kontratazio-prozesuetan erabiltzen dituztenetan (EcoVadis edo NQC, besteak beste), eta baita ospea neurtzeko indizeek –adibidez: Carbon Disclosure Project- egiten duten baloraziorako ere; gainera, gardentasuna ezinbestekoa da erosketa berdeko prozesuetarako, bai publikoaren kasuan eta bai pribatuaren kasuan (Produktuaren Ingurumen Adierazpenak).

Araudiek eta merkatuak ingurumen-gardentasunaren alorrean ezartzen dituzten betebeharrak bete ahal izateko, enpresek beharrezkoak diren datuak eskuratu beharko dituzte euren balio-kate osotik, trakzio-elementu gisa funtzionatuz. Bide hori hastea funtsezkoa da merkatuan irauteko, batez ere ETEentzat.

Hizlari aditua: Alejandro Villanueva, jefe adjunto de Economía Circular y Liderazgo Industrial. Joint Research Center (JRC). Comisión Europea

Moderatzailea: Ana Mezo, Enpresa Zirkularren arduraduna. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:

13:00 - 13:50
13:00 - 13:50

2. MAHAI-INGURUA. EKONOMIA ZIRKULARRERAKO EKODISEINUA: Iraunkortasunetik pasaporte digitalera

  13:00 - 13:50

Produktu eta zerbitzuak bizi-zikloaren ikuspegiarekin diseinatzea ezinbestekoa da ekonomiaren zirkulartasuna bultzatzeko, eta horrela jasotzen du produktu jasangarrien europar ekimenak –espero da ekimen hori ingurumenaren alorrean enpresetan inpaktu handiena izango duten arau-driverretako bat izatea etorkizunean-.

Azpimarratzekoa da produktuaren pasaporte digitalaren ezarpena. Honek produktuak/zerbitzuak bere bizi-ziklo osoan izango duen ingurumen-inpaktuari buruzko informazioa jasoko du, eta baita haren konponketa, berrerabilpen eta birziklapena errazteko beharrezkoa den informazioa ere.

Gainera, Ekodiseinuaren Zuzentarauaren berrikuspenak aldaketa esanguratsu batzuk ekarri ditu, horien artean Zuzentaraua hedatzea energiarekin lotuta ez dauden produktuetara eta produktuen zirkulartasuna hobetzeko irizpideak txertatzea, hala nola iraunkortasuna, konpongarritasuna, birmanufaktura, birziklagarritasuna edo material birziklatuaren edukia. Irizpide horiek jasotzen ari dira Produktu Jasangarrien Diseinu Ekologikoari buruzko Erregelamenduaren proposamenean.

Hizlari aditua: Thomas Wagner, Project Manager. Centre on Sustainable Consumption and Production (CSCP)

Moderatzailea: Jose María Fernández, Ekonomia Zirkularreko zuzendaria. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:

13:50 - 15:30
13:50 - 15:30

Bazkaria

  13:50 - 15:30
15:30 - 16:20
15:30 - 16:20

3. MAHAI-INGURUA. LEHENGAIAK: HORNIDURAREN SEGURTASUNA ZIRKULARTASUNETIK HOBETUZ

  15:30 - 16:20

Ekonomia zirkularra, lehengaien kontsumoa murrizteko ikuspegitik, lagungarria da lehengaien oraingo krisia murrizteko, eta baita horrek enpresen produktibitatean duen inpaktu negatiboa ere murrizteko, zeren  hornidura faltaren arriskua eta inportazioekiko mendetasuna murrizten baititu.

Funtsezkoak izango dira, beraz, lehengai kritikoak ordeztu ditzaketen materialen hornidura segurtatzea ahalbidetzen duten aurrerapenak, eta baita lehengai sekundarioen balorizazioaren hobekuntzak ere, batez era tokiko jatorrikoen kasuan, hirugarrenekiko mendetasuna murrizteko. Planteatutako erronka handien artean, azpimarratzekoa da lehengai sekundarioen kalitatea segurtatzen duten tresna eta estandarrak garatzeko beharra.

Merkatuko driverrez gain, aldaketaren motor nagusia da legedia gero eta zorrotzagoa izatea. Hala, azpimarratzekoa da errausketaren edo hondakinak zabortegian botatzearen gaineko zerga, Espainiako Ekonomia Zirkularrerako Hondakin eta Lurzoru Kutsatuen Legean jasoa, baita Euskadirako ekimen konkretuak ere, hala nola agergakinak erauztearen gaineko kanona eta material sekundarioen sustapena, Euskadiko Hondakinak eta Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean jasoak.

Neurri horiek pizgarri garbia izango dira hondakinak zabortegian  eliminatzeko operazio finalistak murrizteko eta materialean zirkulartasuna handitzeko, honako neurri hauen bitartez: gaikako bilketaren hobekuntza, berreskurapenerako teknika berriak, azpiproduktuen aprobetxamendua, merkatuan irteera ematera zuzendutako harreman komertzialen ezarpena, etab. Funtsezkoa izango da, halaber, lehengai kritikoen edo balio handiko aplikazioa dutenen berreskurapena.

Hizlari aditua: Ion Olaeta, Otua Taldeko Zuzendari Orokorra eta FER-ko Presidentea, EPRB-ko Lehendakariordea eta EuRICen  zuzendariordea

Moderatzailea: Ander Elgorriaga, Ekoberrikuntzaren arduraduna. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:

16:20 - 17:10
16:20 - 17:10

4. MAHAI-INGURUA. FINANTZA JASANGARRIAK: Ekonomia berrira zuzendutako aldaketaren ardatza

  16:20 - 17:10

Inbertsio jasangarriek aldaketaren eragile izan nahi dute, tresna jakin batzuei esker, hala nola europar bonu berdeak, ingurumen aldetik jasangarriak diren helburuak bilatzen dituzten proiektuetan kapitala lortzeko, edo Taxonomia Erregelamendua, irizpideak ezartzen dituena determinatzeko ea jarduera jakin bat ingurumen aldetik jasangarritzat hartu ote daiteken, kapital-fluxuak inbertsio jasangarri horietarantz bideratzeko, finantza-erakundeak jasangarritasunaren traktore bihurtuz.

Enpresentzat, horrek esan nahi du ingurumen-helburuei egiten dieten ekarpena ebaluatu behar dutela, ingurumen-informazioa nahitaez jakinarazi, eta finantziazioa jarduera berdeetara zuzendu.

Finantza-erakundeek, berriz, Taxonomia Erregelamenduaren irizpideak integratu beharko dituzte euren inbertsioen eta produktu finantzarioen balorazioan.

Hizlari aditua: Garbiñe Manterola, Knowledge Transfer Manager. BRTA

Moderatzailea: Iñigo Aizpuru, Enplegu Berdearen Arduraduna. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:

17:10 - 18:00
17:10 - 18:00

5. MAHAI-INGURUA. DESKARBONIZAZIOA: Neutraltasuna balio-katean

  17:10 - 18:00

Klimaren europar Legeak ezartzen du, betebehar gisa, klima-neutraltasuna 2050ean lortu behar dela, horixe baita Europako Itun Berdearen azken helburua.

Ildo beretik, Klima-aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren espainiar Legea onartu da, eta etorkizuneko euskal Legea ere tramitatzen ari da; Lege horrek ezarriko du neutraltasuna berotegi-efektuko gasen isurketan lortzera eramango duen esparru juridikoa, 2050. urtea horizontetzat hartuta, baita lurraldea klimaren aurrean erresilienteagoa izateko bidean aurre egiteko esparrua ere, euskal industriaren bultzadarako beharrezkoa den garapen teknologikoa aprobetxatuz.

Orobat, Zuzendaritzak proposamen bat egiten du enpresek jasangarritasunaren arloan eskaini behar duten arreta egokiari buruz, eta proposamen horrek betebehar harmonizatu batzuk ezartzen ditu Europar Batasunean diharduten enpresentzat, euren hornidura-kate osoan aplikatzeko, horren bidez identifikatu eta minimizatu ditzaten ingurumenean sortzen dituzten inpaktuak, klima-aldaketaren aurkako borrokari arreta berezia zuzenduz.

Karbono-aztarna neurketa eta informaziorako tresna bat da, enpresei ahalbidetzen diena hobekuntza-helburu eta -proposamenak ezartzea, euren jardueren deskarbonizazioan aurrera egiteko. Industriaren deskarbonizazio hori lortzeko, beharrezkoa da enpresek ekonomia zirkularreko estrategiak ezarri ditzatela, bizi-zikloaren ikuspegiarekin, balio-kate osoa euren klima-helburuak betetzera bultzatuz.

Hizlari aditua: Jesús Mª Alquezar Sabadie (ENV.F.1). European Commission

Moderatzailea: Mª Luz Gómez, Ekintza Klimatikoko Proiektuen arduraduna. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza.

Parte-hartzaileak:

18:00
18:00

Euskadin egindako produktu zirkularren “Zirkularrak-Circulares” erakusketa

  18:00

Koktel informala produktu zirkularren erakusketaren esparruan

Erakunde kolaboratzailea

BALIO-KATEEN ZIRKULARTASUNA: ENPRESEN JARDUNBIDE EGOKIAK

Ekonomia Zirkularraren erronkari erantzuteko, ikuspegi integratzaile bat aplikatu behar da, hau da, merkaturatzen diren jarduera, produktu eta zerbitzu guztien bizi-zikloan inplikatutako balio-kate osoa barne hartzen duen ikuspegi integratzaile bat. Eta balio-kateez hitz egiten badugu, ETEei buruz hitz egin behar dugu.

Enpresa txiki eta ertainak ezinbestekoak dira EBren ekonomiarako, zeren europar enpresen % 99 baitira, eta sektore pribatuko enpleguen bi herenak hartzen dituzte. ETEen lehiakortasuna hobetzea Europako Itun Berdearen lehentasunezko helburuetako bat da.

Batzarren bigarren jardunaldi honen ardatza izango da aztertzea, euskal ETEentzat, zein diren ekonomia zirkularrak balio-kate nagusietan dituen inplikazioak eta jadanik sortzen dituen erronka eta aukerak. Horri begira, kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira, euren protagonisten eskutik.

8:00 - 9:00
8:00 - 9:00

Akreditazioa

  8:00 - 9:00
9:30 - 10: 00
9:30 - 10: 00

Zirkularra da, eta ekonomia ere bada

  9:30 - 10: 00

Luis Lehmann, especialista en soluciones de economía circular

10:00 - 10:30
10:00 - 10:30

MAHAI-INGURUA: EKONOMIA ZIRKULARRAREN ALDEKO APUSTUA EUSKADIN

  10:00 - 10:30

Moderatzailea: Amaia Barredo, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:

10:30 - 11:00
10:30 - 11:00

MAHAI-INGURUA: EKONOMIA ZIRKULARREKO HEZKUNTZA

  10:30 - 11:00

Moderatzailea: Adolfo Uriarte Villalba, Natur Ondarearen eta Klima Aldaketaren zuzendaria. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:

11:00 - 11:05
11:00 - 11:05

Ekonomia zirkularra Latinoamerikan eta Kariben

  11:00 - 11:05

Vanessa Esslinger, Ekonomia Zirkularreko Eskualdeko Koalizioaren koordinatzailea, Latinoamerikarako eta Kariberako . UNEP - PNUMA

11:05 - 11:30
11:05 - 11:30

KAFEA

  11:05 - 11:30

SAIO PARALELO SEKTORIALAK

11:30 - 13:00
11:30 - 13:00

SP 1

  11:30 - 13:00
1A - 1 ARETOA. METALGINTZA

Metalgintzak batez ere bi ingurumen-erronka handi ditu aurretik sektore gisa: materialen zirkulartasuna eta haien kalitatea, eta bereziki deskarbonizazioa.

Isurketa Industrialen Zuzentarauaren berrikuspenaren baitan, eskura dauden teknikarik onenak berraztertuko dira, klima, energia eta ekonomia zirkularrari buruzko europar helburuak lortzen laguntzeko. Beste alde batetik, EBtik kanpo ekoiztutako eta EBra inportatutako altzairua, burdina eta aluminioa Karbonoagatik Mugan Doitzeko Mekanismoaren mende egotera pasatzen dira, eta aurrerantzean ez dute doako isurketa-eskubiderik jasoko. Horrek merkatua orekatuko du eta deskarbonizatzeko ahaleginak bultzatuko ditu.

Sektore horretako bezero nagusiak, hala nola automobilgintza edo eraikuntza, atxikitzen ari zaizkie klima-neutraltasuna lehenago lortzera zuzendutako borondatezko ekimen eta aliantzei. Driver horiei aurre egiteko, beharrezkoa izango da deskarbonizatutako ekoizpen-teknologiak garatzea eta aplikatzea, eta, halaber, merkatuak ingurumen-gardentasunaren arloan planteatzen dituen eskariei erantzuteko beharrezkoa den informazioren bilketa eta tratamendua sistematizatzea eta estandarizatzea.

Beste alde batetik, aurreikustekoa denez bezeroek material sekundario gehiago eskatuko dutela, metalgintzaren sektoreak aukerak identifikatu beharko ditu metalak berreskuratzeko eta balio-katean berriz sartzeko, lehengai sekundarioen trazabilitatea segurtatuz.

11:30 - 11:45 Sektorearen lehentasunezko erronkak

11:45 – 12:45 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa:

12:45 - 13:00 Galderak eta eztabaida


1B - 2 ARETOA. MAKINERIA ETA EKIPOAK

Makineria eta ekipoen sektorea ere lehengaien hornikuntzaren arazoak gainditzeko erronkaren eraginpean dago, baina bere zeregin nagusia da bere produktuen bizi-zikloaren balioaren atxikipena eta hedakuntza handitzeko beharrari erantzutea. Sektore horretan, bereziki garrantzitsua da mantenu-zerbitzuak txertatzea, bai mantenu zuzentzailekoak eta bai –batez ere- prediktibokoak; garrantzitsuak dira, halaber, ekipoen konponketa, berregokipena eta birmanufaktura ahalbidetzeko estrategiak.

Gisa berean, produktuen ekodiseinuari buruzko legegintza-betekizun berriak bete beharko dituzte, jasangarritasun- eta zirkulartasun-irizpideak definituz eta integratuz, eta ingurumen-ebaluazioen emaitzak erabili hobekuntza-arloak detektatzeko.

Horrez gain, makineria eta ekipoen sektorean eragin nabaria izango du bere bezeroak (automobilgintza eta beste ekoizpen-industria batzuk, besteak beste) eta hornitzaileak (metalgintza, adibidez) ukitzen dituen legegintzazko ingurumen-esparruak. Azpimarratzekoak dira ingurumen-gardentasunaren alorreko betebehar berriak, hala nola ingurumen-informazio egiati eta harmonizatua ingurumen-aztarnaren bitartez emateko betebeharra. Gainera, bezero horietako asko atxikitzen ari zaizkie balio-kate osoa barne hartzen duten borondatezko deskarbonizazio-konpromisoei. Merkatuko driver horiek exijituko dute ingurumen-informazioaren bilketa eta tratamendua sistematizatzea eta erakundearen eta bere produktuen ingurumen-jokabidea ebaluatzea eta komunikatzea.

11:30 - 11:45 Sektorearen lehentasunezko erronkak eta laguntza-zerbitzuak

11:45 – 12:45 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa:

12:45 - 13:00 Galderak eta eztabaida


1C - 4 ARETOA HALL. ELIKAGAIAK ETA ONTZIAK

Onartzekoa den Elikagaien Galera eta Xahuketa Prebenitzeko Legeren esparruan, elikagai-katearen eragileek prebentzio-plan bat izan beharko dute, galerez informatu eta saldu gabeko elikagaiak eraldatu. Erronka horri aurre egiteko, beharrezkoa izango da elikagaien xahuketa ebaluatzea eta kuantifikatzea, finkatutako metodologia bat erabiliz, hobekuntza-jarduerak ezarri ahal izateko. Gisa berean, elikagaien xahuketaren aurkako borrokaren funtsezko arau-tresna bat izango dira iraungitze-datari eta lehentasunezko kontsumoari buruzko etiketatzearen irizpide berriak.

Elikagaien sektorearen zirkulartasunean aurrera egiteko, beharrezkoa izango da baliabideen erabilera optimizatzea, bizi-zikloaren ikuspegi batez, eta aurrera egitea azpiproduktuen eta hondakinen berrerabilpen eta balorizazioan, aprobetxamendu-prozesu berriak garatuz eta bioekonomiako estrategiak aplikatuz.

Elikagaien sektoreko enpresek, gainera, arretaz jarraitu beharko dute Isurketa Industrialen Zuzentarauaren berrikuspena, zeren planteatzen baitu zuzentarauaren aplikazio-eremua beste sektore batzuetara hedatzea, hala nola abereen granjak eta granja mistoak.

Ontzien arloan, legegintza-esparruak Ekoizlearen Erantzukizun Hedatua ezarri nahi du ontzi komertzial eta industrialetarako; halaber, gutxieneko betekizunak definitu nahi ditu material birziklaturako, plastiko birjinaren kantitatean oinarritutako zerga batez, eta helburu berriak ezarri nahi ditu ontzien hondakinen birziklapenerako. Gainera, tasa ekomodularrak sortuko dira ontzien hondakinen kudeaketarako.

11:30 - 11:45 Sektorearen lehentasunezko erronkak

11:45 – 12:45 Euskal elikadura-kateko ekimenak eta aurrerapen-kasuak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa:

Mahai-ingurua: Nola egin dezakegu aurrera jasangarritasunaren arloan euskal elikadura-katean? Erronkak, oztopoak eta laguntzak.

Moderatzailea: Jon Ander Egaña, Zuzendari Orokorra. Basque Food Cluster



1D - AUDITORIOA. Eraikuntzako materialak

Eragin handia duelako eta asko hobetu daitekelako, sektore honek lehentasuna du ekonomia zirkularreko politika eta estrategietan. Horren erakusgarri dira produktu eta material zirkularragoak garatzeko ekintza eta ekimen guztiak, hala nola Eraikuntza Produktuen Araudian zirkulartasun eta ingurumen-ebaluazioko irizpideak txertatzea, edo altzairua eta zementua Ekodiseinuko Zuzentarau berrian sartzea.

Halaber, sektoreak EEHen arloko lege-betekizun berriak bete beharko ditu, nahitaezko gaikako eraispenarekin, agregakinak isurtzeko eta ateratzeko mugekin, eta obra publikoetako bigarren mailako materialei buruzko eskakizun berriekin lotuta. Betebehar horiei erantzuteko, sektoreko eragileek bigarren mailako lehengaiak erabiltzeko aukerak arakatu beharko dituzte, eta horiek eraikuntza-produktu eta -proiektuetan sartzea sistematizatu beharko dute. Aldi berean, EEHetarako balorizazio-prozesu espezializatuak eta berreskuratutako materialetarako kalitate-estandarrak identifikatu eta garatu beharko dituzte.

Beste erronka garrantzitsu bat balio-kate osoan zehar ingurumen-gardentasunaren eskaera gero eta handiagoari erantzutea izango da. Eskaera hori Liburu Digitalen, Eraikinak Berritzeko Pasaporteen borondatezko sistemaren eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren jarduerak identifikatu eta deklaratzeko Taxonomia Araudiko eskakizunen bidez sustatu da. Gainera, sektorearen trantsizio zirkularraren eragile gisa, erosketa publiko eta pribatu berdearen irizpideak nabarmentzen dira. Araudi- eta merkatu-erronka horiei aurre egiteko, enpresek ingurumen-informazioaren bilketa eta tratamendua sistematizatu ahal izango dituzte, eta ziurtagiriak gardentasun- eta posizionamendu-tresna gisa erabili.

11:30 - 11:45 Sektorearen lehentasunezko erronkak

11:45 – 12:45 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa:

12:45 - 13:00 Galderak eta eztabaida

13:00 - 14:30
13:00 - 14:30

SP 2

  13:00 - 14:30
2A - 1 ARETOA. AUTOMOBILGINTZA

Automobilgintzak datozen urteetan izango dituen aldaketa esanguratsuenetako batzuk deskarbonizazioak eragindakoak izango dira, batez ere erregai hipokarbonikoen bultzadari esker eta ibilgailu elektrikoen baterien karbono-aztarnari ezarritako mugei esker. Gainera, sektoreko enpresa liderrak klima-neutraltasuna lortzearen aldeko ekimen eta aliantzei atxikitzen ari zaizkie (adibidez: Race to Zero edo SBTI), eta gero eta garrantzi handiago ematen diete CDPren moduko ospe-sistemei, ingurumen-aitortza eta -gardentasunaren neurri gisa.

Automobilgintza ere Ekodiseinuari buruzko Zuzentarauaren berrikuspenaren eraginpean egongo da, produktu jasangarrien europar ekimenaren esparruan, zeren sektorearentzat funtsezkoak diren produktu batzuk ukituko baititu, hala nola altzairua.

Gainera, automobilgintzako enpresek lehengaien eskariari aurre egin behar diote, eta baita ibilgailu berriek gutxienez izan behar duten material birziklatuaren gutxieneko edukiari ere -plastikoa, altzairua edo aluminioa barne sartuta-.

Horrek guztiak bultzatzen du ekonomia zirkularreko estrategiak balio-kate osoan ezartzera, EAEko enpresentzat inplikazio garrantzitsuak izanik; izan ere, irtenbideak bilatu beharko dituzte bezeroen eskariei aurre egiteko, euren karbono-aztarna murrizteari eta lehengai sekundarioak sartzeari dagokienez.

13:00 - 13:15 Sektorearen lehentasunezko erronkak
  • Mikel Lorente, zuzendari teknikoa. Acicae

13:15 - 14:15 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa:

14:15 - 14:30 Galderak eta eztabaida


2B - 2 ARETOA. ELEKTRIKOA-ELEKTRONIKOA

Sektorearen erronka nagusietako bat da produktu elektriko eta elektronikoetarako kritikoak diren material jakin batzuen hornikuntzaren arazoa; izan ere, arazo horrek behartuko du material horiek ordeztera edo birzirkulazio-irtenbideak balio-kate osoan bilatzera.

Gainera, aurreko ErP Zuzentaraua ordeztuko duen Ekodiseinuari buruzko Erregelamendu berri baten proposamenak -Produktu Jasangarrien Ekimenaren baitan- neurri berriak ezartzen ditu aparatu elektriko eta elektronikoen (AEE) ekodiseinurako, horien artean efizientzia energetikoarekin eta zirkulartasunarekin lotutako betekizunak (iraunkortasuna, konpongarritasuna, birziklagarritasuna,…). Ildo beretik, “konpontzeko eskubidearen” onarpenak betebeharrak ezartzen ditu AEEen konpongarritasuna bermatzeko, hala nola ordezko piezak eskuragarri izatea legezko bermearen epetik harago. Orobat, Kontsumo Ministerioak AEEetarako iragarri duen Konpongarritasun indizeak erabaki arduratsuagoak hartzeko beharrezkoa den informazioa eskainiko die kontsumitzaileei, eta produktuen konponketa akuilatuko du.

Sektore elektriko-elektronikoko enpresek ere legegintza-esparru zorrotzagoa izango dute aurrez aurre AEEen bizi-amaieraren kudeaketarako, hala nola saldu gabeko aparatu elektrikoen soberakinak suntsitzeko debekua, eta zabortegira eramateko eta erretzeko operazioen gaineko tasak eta murrizketak.

Hori guztia pizgarri bat izango da zirkulartasun-parametroen ebaluazio eta hobekuntzarako, eta negozio-eredu zirkularragoetara bultzatuko du, hala nola konponketa edo birmanufaktura, legezko eta merkatuko betekizunak betetzeko, lehiakortasuna hobetzeko ikuspegiarekin.

13:00 - 13:15 Sektorearen lehentasunezko erronkak eta laguntza-zerbitzuak

13:15 - 14:15 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa:

14:15 - 14:30 Galderak eta eztabaida

Moderatzailea: Ana Mezo, Enpresa zirkularren arduraduna. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza



2C - 4 ARETOA HALL. HABITATA

Habitataren sektoreak nahiko lineala den ekoizpen- eta kontsumo-eredu batez funtzionatzen du oraindik ere, bere zirkulartasun-potentzial bereziki handia dela kontuan hartuta. Berrerabilpenak aski apala izaten jarraitzen du eta gehienbat gizarte-erakundeen bidez kudeatzen da, eta zabortegira eraman edo erretzen diren altzarien hondakinen tasak handiak dira oraindik ere. Beste hainbat sektorek bezala, sektore gibej lehengaien eskasiari aurre egin behar dio, baita horrek hornidura-kate osoan sortzen dituen arazoei ere.

Legegintzazko ingurumen-esparruari dagokionez, sektorean inpaktu nabaria izango duten legegintza-ekimen batzuk garatzen ari dira, hala nola Ekodiseinuari buruzko Zuzentarauaren berrikuspena, substantzia kimiko kaltegarriek altzarietan duten presentziari helduko diona, edo Ekoizlearen Erantzukizun Hedatua altzarietan aplikatzea, horrela ezartzen baitu Espainiako Ekonomia Zirkularrerako Hondakin eta Lurzoru Kutsatuen Legeak.

Sektorearen zirkulartasuna hobetzeko, enpresek ekodiseinuaren irizpideen aplikazioan lan egin beharko dute, material birziklatuaren edukia handitzeko, iraunkortasuna luzatzeko eta bere produktuen berreskurapena errazteko, diseinu modularrari eta bigarren bizitza izateko potentzia handia duten kalitatezko materialen erabilerari esker. Gainera, funtsezkoa izango da negozio zirkularren ereduak bultzatzea, hala nola serbitizazioa, eta alderantzizko logistikako azpiegitura bat garatzea. Sektorearen hazkunde jasangarria bermatzeko, bioekonomia zirkularraren kontzeptuak aplikatzea ere da ezinbestekoa.

Ingurumen-posizionamenduaren arloan, enpresek eskura dauden ziurtagiriak –hala nola europar etiketa ekologikoa- erabili ahal izango dituzte produktuen jasangarritasuna frogatzeko.

13:00 - 13:15 Sektorearen lehentasunezko erronkak eta laguntza-zerbitzuak
  • Ane Lertxundi, teknikaria. Habic

13:15 - 14:15 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa:

14:15 - 14:30 Galderak eta eztabaida

Moderatzailea: Eduardo Jiménez, zuzendaritzaren albokoa. Habic



2D - AUDITORIOA. Eraikuntzako materialak. SAIOAREN JARRAIPENA
14:30 - 16:00
14:30 - 16:00

BAZKARIA

  14:30 - 16:00

SAIO PARALELO SEKTORIALAK

16:00 - 17:30
16:00 - 17:30

SP 3

  16:00 - 17:30
3A - 1 ARETOA. MUGIKORTASUNA ETA LOGISTIKA

Deskarbonizaziora zuzendutako neurri berriek eragin nabaria izango dute sektoreko enpresetan; hala, neurri horien artean, aipatzekoa da errepideko eta itsasoko garraioa isurtzeko eskubideen salerosketan sartuko direla, zerga-tasa berriak sartuko direla indarrean erregai fosilen erabilerarako (hegazkinak eta itsasontziak), eta datozen urteetan isurketak murrizteko helburu berriak areagotuko direla ibilgailuetarako.

Ildo beretik, Klima-aldaketa eta Trantsizio Energetikoari buruzko espainiar Legeak isurketa txikiko eremuak ezartzen ditu hiri eta udalerrietan; hau da, bertara “zero isurketakoak” diren ibilgailu partikular eta komertzialak soilik sartu ahal izango dira, eta horrek eragina izango du garraio eta logistikako enpresen ibilgailuen flotetan. Gainera, Mugikortasun Jasangarriaren etorkizuneko Legeak planteatzen duenez, merkantzia edo pertsonen garraio-zerbitzu bat betetzen duten enpresek zerbitzu horren berotegi-efektuko gasen isurketen kalkulua egin beharko dute; etorkizuneko euskal legeak, berriz, azpimarratzen du trenbide-garraioa eta beraren intermodalitatea lehenetsi behar direla beste garraiobide batzuen aldean, eta mugikortasun-azpiegitura berrien ingurumen-inpaktua ebaluatzera behartuko du nahitaez.

Logistikako enpresak ere ontzi eta bilgarrien sektoreko legegintza-esparruaren aldaketen eraginpean egongo dira; adibidez, ontzi komertzialetarako ezarriko den Ekoizlearen Erantzukizun Hedatuaren erregimenaren eraginpean.

Mugikortasun eta logistikaren sektoreko ingurumen-erronkei aurre egiteko, enpresek irtenbide hipokarbonikoen alde egin beharko dute, ibilgailu jasangarrietarako trantsiziora zuzenduta; halaber, sektorearen digitalizazio-prozesura egokitu beharko dira, baita hornidura-eredu zirkularren garapenera ere.

16:00 - 16:15 Sektorearen lehentasunezko erronkak eta laguntza-zerbitzuak

16:15 – 17:00 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa

17:15 - 17:30 Galderak eta eztabaida



3B - 2 ARETOA. KIMIKA ETA POLIMEROAK

Garrantzi berezia hartzen dute Substantzia Kimikoen Jasangarritasunerako europar Estrategian jasotako neurriek, eta baita REACH Erregelamenduaren berrikuspenak ere, substantzia kimikoak erregistratzeko ezarritako betekizun berriei dagokienez; garrantzi berezikoak dira, halaber, substantzia kimikoen arriskugarritasuna eta EBn merkaturatutako produktuetan duten presentzia minimizatzera zuzendutako aldaketa guztiak ere, zeren horren helburua baita pertsonen eta ingurumenaren segurtasuna hobetzea eta kalitatezko birziklapena ahalbidetzea produktuen balio-bizitzaren amaieran. Horrek exijituko du, gainera, trazabilitate-mekanismoak ezartzea substantzia arriskutsuetarako. Orobat, sektorean inpaktua izango dute Isurketa Industrialen Zuzentarauaren berrikuspenak, eskura dauden teknikarik onenei eta ezarritako atalaseen zabalkuntzari dagokienez, eta produktu kimikoak Ekodiseinuari buruzko Zuzentarau berrian sartzeak.

Neurri horiek guztiek produktu kimiko lehiakor eta jasangarrien garapena akuilatuko dute, gero eta berdeagoa den merkaturako, prozesu industrial eta balorizazio-prozesu berritzaileen bitartez.

Beste alde batetik, ingurumen-gardentasunari buruzko legegintza-driverrek, hala nola planteatu litekeen derrigorrezko jasangarritasun-etiketatzeak, produktuen pasaporte digitalek edo REACH erregistrorako Ingurumen-aztarnak, ingurumen-ebaluaziorako tresnak bultzatuko dituzte balio-kate osoan.

16:00 - 16:15 Sektorearen lehentasunezko erronkak eta laguntza-zerbitzuak

16:15 – 17:00 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa

17:15-17:30 Galderak eta eztabaida


3C - 4 ARETOA HALL. EHUNGINTZA

Ehungintza laugarren postuan dago EBn ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreen artean, eta hirugarren postuan ur-kontsumoari dagokionez; hori horrela, ekonomia zirkularraren erronkari aurre egin behar dio, kontsumo-ohitura ekologikoagoek eta EBko garapen jasangarrirako proposamen berriek bultzatuta, zeren haien asmoa baita europar merkatuko ehunezko produktuak ordeztea eta haien lekuan iraupen luzeko pieza berreskuragarri eta birziklagarriak jartzea. Ehunezko produktuei buruzko europar politikaren zutabea Ehunezko Produktuen Zirkulartasun eta Jasangarritasunerako Estrategia da. Bere helburua da EBn merkaturatzen diren ehunezko produktu guztiak 2030erako iraunkorrak eta birziklagarriak izatea, neurri handian birziklatutako zuntzez fabrikatuak izatea, substantzia arriskugarririk gabe, eta gizarte-eskubideak eta ingurumena errespetatuz ekoiztuak izatea. Estrategia horrek moda azkarraren aurka borrokatzeko eta konponketa- eta berrerabilpen-zerbitzu errentagarriak ezartzeko oinarriak jartzen ditu.

Ekodiseinuari buruzko Zuzentarauaren berrikuspenak ehunezko produktuak ere hartzen ditu barne, helburu honekin: produktu horien errendimendua handitzea iraunkortasun, berrerabilpen, konpongarritasun, zuntzez zuntzeko birziklagarritasun eta birziklatutako zuntzen derrigorrezko edukiaren aldetik; halaber, substantzia kezkagarrien presentzia minimizatu eta arakatzearen alde egiten du. Gainera, planteatzen da ehunezko produktuen pasaporte digital bat ezartzea, zirkulartasunari buruzko informazioaren derrigorrezko betekizunetan oinarrituta.

Beste alde batetik, Espainiako Ekonomia Zirkularrerako Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legeak Ekoizlearen Erantzukizun Hedatua ezartzen du ehunezko produktuetarako, berrerabilpen eta birziklapenerako sistemekin, ehun-hondakinen fluxuaren bilketa bereizia sartzen du barne, eta debekatzen du saldu gabeko ehunezko produktuen soberakinen suntsipena.

Moderatzailea: Gema Gómez, Zuzendaritza Exekutiboa. Slow Fashion Next

16:00 - 16:15 Sektorearen lehentasunezko erronkak eta laguntza-zerbitzuak

16:15 – 17:15 Ekimenak eta kasu praktikoak. Praktika onenak dituzten enpresen erakusketa:

17:15 - 17:30 Galderak eta eztabaida


3D - AUDITORIOA. INGURUNEA

Euskadik ingurumen-arloko enpresa-ekosistema sendoa du, 3.138 milioi euroko fakturazioarekin, BPGaren % 5,4, eta zeharkakotasunari esker hazteko ahalmen handia du.

Euskadiko ingurumen-sektoreak produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, beste balio-kate batzuek hurrengoko erronkei erantzun ahal izateko: deskarbonizazioa eta airearen kalitatea, baliabide materialen eta uraren erabileraren eraginkortasuna eta lurzorua eta ekosistemak babestea.

Bigarren mailako materialaren kantitatea handitzeko beharrak trazabilitate-sistemak eta hondakinak tratatzeko eta berreskuratzeko prozesu berriak bultzatuko ditu. Gardentasunarekin lotutako ekimenen bidez, ekoizpen-sektoreek ingurumen-informazioa bildu eta tratatzeko sistemak ezarri behar dituzte, eta ingurumen-ebaluaziorako tresnak gehiago erabili behar dituzte, ingurumen-adierazpenak bermatzeko, adibidez.

Europako Itun Berdearen testuinguruan, nabarmena da ekonomia zirkularrak sektore guztietako enpresa guztientzat dakarren onura ekonomikoa. Ingurumenaren sektorea osatzen duten enpresak eta profesionalak laguntza-palanka dira horiek ulertzeko, negoziatzeko eta euskal errealitatera eramateko. Izan ere, ingurumen-sektoreko enpresek gainerako sektore ekonomikoen esku jartzen dituzten ezagutzak eta esperientziak trantsizio eraginkorra eta efizientea ahalbidetzen dute.

16:00 - 16:10 Ingurumen-sektorea, Euskadiko zirkulartasuna errazten duena
16:10 - 17:00 Ekonomia zirkularrari balioa ematea ingurumenaren sektorean

Proiektuekin lotutako ekimen eta kasu praktikoak

Produktuekin lotutako ekimen eta kasu praktikoak

17:00 - 17:30 Ekonomia zirkularreko zerbitzuei buruzko mahai-ingurua

Moderatzailea: Olga Martín, zuzendari nagusia. Aclima

17:30
17:30

«2022ko HONDAKINEN PREBENTZIORAKO EUROPAKO ASTERAKO» Euskadiren hautagaitzak aurkezteko ekitaldia

  17:30

Harrera-ekitaldi informala, Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren «ZIRKULARRAK-CIRCULARES» erakusketaren esparruan

Erakunde kolaboratzailea

EKOBERRIKUNTZA: HERRIALDE ERANTZUNAK EUROPAR ERRONKEI

Europar Batzordeak Ekonomia Zirkularreko eredu bat Europar Batasunean benetan ezartzearen alde hasitako bideak ekoberrikuntza sendo bultzatzea eskatuko du. Horregatik, Europar Batzordeak berak kontsideratzen du Ekoberrikuntza Europaren etorkizuneko lehiakortasunaren gakoetako bat dela, etorkizunean abiatu beharko diren merkatu berdeen motorra.

Ekonomia Zirkularrerako ekoberrikuntza esparru orokor bat da, enpresen arteko eta sektore arteko irtenbide kolaboratiboak eskatzen dituena. Horregatik, nahitaezkoa da komunitatearekin eta komunitateari begira lan egitea, eta beharrezkoa da topagune berriak sortzea proiektuak gauzatzen dituzten enpresen artean, sinergia berriak sortu ahal izateko sektore bakoitzaren balio-kateetan eta balio-kateen artean.

Info gehiago: Ekoberrikuntza Euskadin.105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako
8:00 - 9:00
8:00 - 9:00

Akreditazioa

  8:00 - 9:00
9:10 - 9:20
9:10 - 9:20

EUROPAR LEHENTASUNAK EKOBERRIKUNTZAREN ARLOAN

  9:10 - 9:20

Pavel Missiga, Head of unit of Circular Economy & Biobased Systems (RTD.B.1). Europako Batzordea

10:40 - 11:00
10:40 - 11:00

Kafea

  10:40 - 11:00

Erronka-mahaiak

A ARETOA: EKOBERRIKUNTZA BALIO-KATEAREN INGURUMEN-INFORMAZIOAN

Europako Batzordeak 2022an aurkeztutako Produktuaren Ingurumen Ekimen berriak, beste neurri askoren artean, produktuari buruzko ingurumen-informazioa eskatzea planteatzen du, bizi-zikloaren ikuspegia duena eta formatu digitalean. Hala, preskriptoreek eta bezero publiko eta pribatuek benetako ingurumen-informazioa biltzeko aukera izango dute balio-kate osoan. Eta horrek EAEko ekonomiaren balio-kate nagusien katebegien arteko ezinbesteko lankidetza arinduko du.

B ARETOA: EKOBERRIKUNTZA BIRZIKLATUTAKO MATERIALEN KALITATEA HANDITZEKO

Altzairua eta aluminioa dira, zementuarekin eta plastikoarekin batera, bizi-zikloaren ikuspegitik klima arintzen gehien lagun dezaketen materialak. EAEko enpresen fabrikazio-kostuen % 60 dira materialak. Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren arabera, materialen zirkulartasun-tasa % 30 handituko da. Gaur egungo hornidura-zailtasunen ondorioz, ekodiseinua eta bigarren mailako materialen erabilera lehiakortasun-premia dira, industriak eskatzen dituen kalitate-estandar gero eta handiagoak ziurtatzeko.

C ARETOA: ZERBITZU AURRERATUETAN EKOBERRIKUNTZA, TOKIKO INGURUMEN-ARRISKUAK PREBENITZEKO

Tokiko ingurumen-arriskuak murriztea nahi bada konponbide jasangarrienak eta kostuari dagokionez eraginkorrenak erabiliz, zerbitzu aurreratu integralak behar dituzten proiektu indibidualak behar ditugu. Horiek kasu bakoitzerako konponbide optimo horien ingurumen eta ekonomia bideragarritasuna bermatu behar dute epe luzera, etorkizunerako emaitza negatiboak saihestuz. Euskadiko landa-esperientziatik abiatuta, arriskuak arintzeko eskaintza aurreratu integrala finkatzeko erronka aurkezten da, merkatu global batean erakargarria izango dena.

11:00 - 12:30
11:00 - 12:30

PS 1

  11:00 - 12:30
1A Erronka - AUDITORIOA: PRODUKTUAREN INGURUMEN-PASAPORTE DIGITALA

Produktu jasangarriei aplika dakiekeen diseinu ekologikoko eskakizunen araudi berriaren proposamenaren berritasun nagusietako bat da hainbat produkturen pasaporte digitala diseinatzea, pilotatzea eta pixkanaka hedatzea.

Pasaporte horrek produktuari berari erantsiko dio bizi-zikloaren ikuspegia duen ingurumen-informazioa. Horren bidez, bezero publikoek eta/edo pribatuek erabakiak hartu ahal izango dituzte materialen kontsumoa ordeztu edo murrizteari dagokionez, bai eta birziklatze-eduki handiagoari, ingurumen-erabilera egokiari, iraunkortasun handiagoari eta produktuaren eta materialen balioa atxikitzeari dagokionez ere.

Hedapenak digitalizazio garrantzitsua eskatzen du, bizi-zikloaren ikuspegia duen ingurumen-informazio fidagarriarekin konbinatuta. Li-ioi baterietatik hasten da, eta ondoren eraikuntza-materialak, Ekodiseinuaren Zuzentarauari lotutako ekipoak eta ehungintzako produktuak daude.

Aukera al dugu digitalizazioa eta etorkizuneko pasaporte digital berrian integratutako ingurumen-informazio zorrotza uztartzen dituzten zerbitzu aurreratuak sortzeko?

Hizlari aditua: David Cembrero, Senior Competitiveness & Innovation Analyst. Cambridge Institute for Sustainability Leadership (CISL)

Moderatzailea: José María Fernández, Director de Economía Circular. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:



1B Erronka - 1+2 ARETOAK: PPLASTIKO JASANGARRIAK AUTOMOZIOAN

Lehengaiak produktu plastikoen katearen balioaren % 60 dira, eta industria-eraldaketa, berriz, % 25. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoak ez du lehengaien fabrikatzaile garrantzitsurik, eta hondakin-kopuru handiak daude, batez ere erabiltzen ez diren ibilgailuetatik datozenak, ia baliorik ematen ez dutenak.

Automobilgintzako piezetan kalitatezko birziklatuak ezarriz gero berriz ere (izan ere, kiloko kostu unitario handiena duen sektorea da), enpresa eraldatzaileen lehiakortasuna bultzatuko dugu.

Hori dela eta, beharrezkoa da balio-kate bat indartzea, material berriztagarriak barne har ditzakeena eta kalitate eskaseko errefusei irtenbide jasangarria ziurtatuko diena.

Nola bihurtu hondakin plastikoen erronka aukera lehiakor plastikoaren balio-kateko enpresentzat?

Hizlari aditua: José Ramón Dios, Responsable de Polímeros Funcionales y Sostenibles. Gaiker BRTA

Moderatzailea: Iñigo Aizpuru, Enplegu Berdearen Arduraduna. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:



1C Erronka- 4 ARETOA HALL: LURZORUEN BERRESKURAPENA

Kutsatutako lurzoruen kudeaketan eta konponketan EAEk duen esperientzia luzeak esperientzia-oinarri bat eman digu, eta, Europako Batzordeak lurzoru kutsatuen erregulazio berri bat bultzatuko duela aurreikusita, eta Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia onartuta, EAEko zerbitzu aurreratuen sektorea ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik jasangarriagoak diren konponbideak bilatzeko erreferente bihur daiteke, ahalik eta teknika- eta ingurumen-zorroztasun handienarekin.

Horretarako, ordea, ezinbestekoa da, besteak beste, balio-katearen koordinazio integrala eta lankidetza publiko-pribatua izatea, eremu horretan hobekuntza bultzatuko duten baldintzak sortzeko bidean aurrera egiteko.

Kutsatutako lurzoruen ikerketan eta birsorkuntzan aurreratutako zerbitzuen buru izateko aukera baten aurrean gaude?  Non daude aukera handieneko merkatu-nitxoak?

Hizlari adituak:

Moderatzailea: Ana Alzola, Responsable de la Estrategia de Protección del Suelo. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Mahaiko parte-hartzaileak:



12:30 - 13:00
12:30 - 13:00

Kafea

  12:30 - 13:00
13:00 - 14:30
13:00 - 14:30

PS 3

  13:00 - 14:30
2A ERRONKA - AUDITORIOA: ERAIKUNTZA INDUSTRIALIIZATU JASANGARRIA

Eraikuntza industrializatua merkatuaren berezko joera bat da. Ingurumen-inpaktua nabarmen murrizten du eta eraikinen kalitatea eta bizitza osoko mantentze-lanak hobetzen ditu.

Lan-baldintzak hobetzeaz gain, prestazio berriak materialetan integratzea errazten du, eta deseraikuntza zirkularra ahalbidetzen du, bizi-zikloaren kostua murriztuz.

Jada badago enpresa sustatzaileen eskaria. Dena den, eraikuntza industrializatua hedatzeko beharrezkoak diren egiturazko aldaketek talka egiten dute oztopo kulturalekin eta material, osagai eta 2D-3D modulu berriak fabrikatzeko berritu behar den balio-katearekin.

Eraikuntzako Materialen Europako Zuzentarauaren proposamena eta produktuaren pasaporte digitala lagungarri izan daitezke ekoberrikuntzatik sektore hori bereizteko eta hazteko.

Aprobetxa al dezakegu material eta osagai berrien aukera eta eraikuntzaren aro berri honek behar duen industrializazio-prozesua bera?

Hizlari aditua: Iñigo Vegas, director de Productos de Construcción & Bio-basados. Tecnalia BRTA

Moderatzailea: Aitor Saez de Cortazar, responsable de Construcción Sostenible. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:



2B ERRONKA - 1+2 ARETOAK: ALTZAIRU ETA ALUMINIO SEKUNDARIOA

EAEko industrian kontsumitutako altzairuaren % 75ek eta aluminioaren % 23k baino gehiagok birziklatutako jatorria du. Altzairuaren eta aluminio birziklatuaren ingurumen-aztarna % 30era eta % 7ra murrizten da, hurrenez hurren, material birjinaren aldean.

Europako Batzordeak ezarritako tresnak material birziklatuaren eduki handiagoak dituzten altzairuzko eta aluminiozko produktuen eskaria sortzen ari dira. Tresna horien artean daude, adibidez, Teknika Erabilgarri Onenen IED Zuzentarau berria, Ekodiseinuaren Zuzentarauan metalezko produktuak sartzea (laster egingo da), karbono-aztarna handiko altzairua eta aluminioa inportatzeko Europako CBAM tasa berri bat hedatzea eta enpresa-korporazio nagusien ingurumen-konpromisoa. Horren eraginez, kalitatezko txatarren prezioa handitu da, eta teknologia gehiago behar da kalitate txarragoko bigarren mailako materiekin fabrikatu ahal izateko.

Euskadin enpresek gero eta material birziklatu gehiago eskatzen dute, metalaren industria aurreratua, punta-puntako eskaintza teknologikoa eta ekipoen industria osagarria, irtenbide ekoberritzaile eta efizienteak eskaintzeko potentziala duena, kalitate txikiagoko txatarren baliorik handiena lortzeko.

Kostu txikiko txatarretan oinarritutako kalitate handiko altzairu eta aluminio birziklatuak fabrikatzeko ekimen eraldatzaile ekoberritzaile baten aurrean gaude?

Hizlari aditua: Asier Vicente, Espainiako Global I+Gko Lehen mailako ibilbidearen deskarbonizazioko eta arku-labe elektrikoko arduraduna. Arku-labe elektrikoaren I+G programaren munduko koordinatzailea. ArcelorMittal

Moderatzailea: Ander Elgorriaga, Ekoberrikuntzaren arduraduna. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:



2C ERRONKA - 4 ARETOA HALL: KLIMA-EGOKITZAPENERAKO IRTENBIDE TEKNIKOAK

Klima-aldaketara egokitzeko nazioarteko testuingurua dela-eta, eskualdeek beren planak garatu behar dituzte arrisku klimatikoak minimizatzeko kostaldean, ibaietan, nekazaritza eta basogintzan, hirigintzan eta azpiegitura kritikoetan.

Erronka hori bizkortzeko tresna garrantzitsuenen artean, lurraldearen antolamendua nabarmentzen da, lurralde-plan partzial eta sektorialekin, erosketa publiko berdea eta gehien eragindako enpresa-sektoreen eskaria.

Erantzun integrala emateko, datuak kudeatu eta simulatuko dituzten eragileen lankidetza behar da, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik irtenbide berritzailerik egokienak ebaluatuko dituztenak, irtenbide horiek gauzatuko dituztenak eta monitorizazio integrala bermatuko dutenak.

Klima gobernantza egokia eskaintza ekoberritzailea koka dezaketen proiektu erakusleak eraikitzen ari da dagoeneko, Urban Klima 2050 gisako ekimen eraldatzaileen bidez.

Eraiki al dezakegu aurreratuak eta ingurumenari eta ekonomiari dagokionez optimoak diren irtenbide integralen eskaintzarik, tokiko inguruneetan klima-arriskuak murrizteko?

Hizlari aditua: Jorge Paz Jiménez, ikertzaile nagusia. Unidad de Transición Energética, Climática y Urbana. Tecnalia BRTA

Moderatzailea: Mª Luz Gómez, responsable de Proyectos de Acción Climática. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak:



14:30 - 16:00
14:30 - 16:00

BATZARRAREN AMAIERA ETA PINTXO-POTEA PRODUKTU ZIRKULARREN ERAKUSKTAREN ESPARRUAN

  14:30 - 16:00

Erakunde kolaboratzailea