Loading...

Ekoberrikuntzako arduraduna - Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Z├╝richeko Unibertsitate Politeknikoan (ETH) Mikrobiologian lizentziatua da, eta Eawag institutuko Uraren Teknologia eta Kudeaketa Integralean masterra. Ondoan ingeniaritza-taldean lan egin zuen, eta jarraian Ihoben. Horrela, azken 30 urteetan ekonomia zirkularrarekin eta enpresarekin (hondakinak, berrikuntza, ekonomia zirkularra, ekoberrikuntza) lotutako hainbat erantzukizun hartu ditu bere gain Ihoben.

Proiektu metodologiko eta teknologikoen bidez 300 euskal enpresa baino gehiagori lagundu die, Europar Batasunean garatzen ari diren erregulazio eta merkatu berrien erronka zirkularrak aurreratuz. Halaber, ekonomia- edo merkatu-tresnak garatu ditu (zerga-kenkariak, eta abar), baita enpresetan ekonomia zirkularra sustatzeko programak ere, eta, azken urteotan, Ekoberrikuntza Programa Zirkularra garatu du, eta Zientzia, Teknologia eta Ekoberrikuntzako 2030 Euskal Planaren (ZTBP 2030) ekoberrikuntzako pilotaje-taldea koordinatu du.