Osoko saioen streaming-a ingelesez eskuragarri egongo da – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

2 mins to read

Osoko saioen streaming-a ingelesez eskuragarri egongo da

avatar

Author

Published

2025/03/06

0 comments

Join the Conversation
  • Streaming-a jarraitzeko esteka ekitaldia hasi baino egun batzuk lehenago jakinaraziko da
  • Bertaratzerik ezin izango duten nazioarteko ikusleek edukia errazago jarraitu ahal izango dituzte

Basque Circular Summit 2025 biltzarrak osoko saioetan parte hartu ezin dutenek aukera izango dute hitzaldiak zuzenean jarraitzeko streaming bidez. Saio nagusi horiek ingelesezko aldi bereko itzulpena izango dute, nazioarteko ikusleek edukia errazago jarraitu ahal izateko.

Garrantzitsua da kontuan hartzea ingelesezko itzulpena eta streaming-a soilik osoko saioetan eskainiko direla. Saio paraleloek eta side event-ek ez dute itzulpen zerbitzurik izango. Streaming-a jarraitzeko esteka ekitaldia hasi baino egun batzuk lehenago jakinaraziko da, eta webgune ofizialean eskuragarri egongo da.

Europako hegoaldean ekonomia zirkularrean erreferente den Basque Circular Summit 2025 biltzarra apirilaren 2, 3 eta 4an egingo da. Beste behin, eta dagoeneko seigarrena da, industria, erakunde eta aditu nagusiak bilduko dira, enpresen eta sektore ezberdinen arteko lankidetza eta berrikuntza bultzatzeko helburuarekin.

Ekitaldia presentziala izango da, eta parte-hartze handia izaten ari da. Bertan, EXPO, Village eta Forum espazioetan ekonomia zirkularrean aurrera egiten ari diren enpresa eta erakundeek soluzio berritzaileak aurkeztuko dituzte. EXPO gunean teknologia eta proiektu aurreratuak erakutsiko dira, Village espazioak networking-ari eta esperientzien elkartrukeari bide emango dio, eta Forum-ean ekonomiaren trantsizio zirkularrari buruzko eztabaidak eta ponentziak izango dira.

Basque Circular Summit 2025 topagune estrategikoa izango da, berrikuntza, industria eta lankidetza estrategikoaren bidez trantsizio zirkularra azkartzeko.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event