Ekitaldi Jasangarria – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Ekitaldi Jasangarria

Erronka Garbia

Erronka Garbia Eusko Jaurlaritzako Ihobe sozietate publikoaren bidez abiatutako ziurtagiri bat da, ingurumen-neurriak diseinu eta antolaketaren alorrean integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen dituena. Asmoa da saritzea ekitaldiaren eraginez ingurumenaren gainean sor daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatzeko ekimenak.

Proiektu honen helburua da ekitaldietako publikoa eta antolatzaileak kontzientziatzea, ekitaldi jendetsuak egiteak berez sortzen dituen inpaktu negatiboak murrizteari begira. Helburua da ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortzen dituzten ekitaldiak egitea. Ekitaldiak ingurumen-irizpideez antolatzen dituzten erakunde, instituzio, enpresa, elkarte edo partikular guztiak atxiki ahal izango zaizkio Erronka Garbia ziurtagiriari.

Ekitaldien jasangarritasun egokia lortu ahal izateko, ingurunearen gaineko eragin negatiboak sor ditzaketen ingurumen-alderdiei zuzendutako hobekuntza-neurriak ezarri behar dira. Horregatik, sei jarduera-ardatz ezarri dira, ekitaldien fase bakoitzean sortzen diren ingurumen-alderdiak minimizatzeko.

Basque Circular Summit 2025 ekitaldiaren antolaketa-taldetik, eta ingurumen-hobekuntza etengabearekin hartuta dugun konpromisoa islatuz, ardatz horien inpaktua ahalik eta gehien murriztu nahi izan dugu, eta horregatik Erronka Garbiaren ziurtagiriaren printzipioak aplikatu zaizkio Batzarraren antolaketari. Hori eginda, lortu egin dugu ziurtagiria.