Erlantz Lizundia – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Erlantz Lizundia

Adierazpen Grafiko eta Ingeniaritza Proiektuen Saileko Irakaslea, eta “Life Cycle Thinking Group”aren Ikertzaile Nagusia, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU)

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolako Adierazpen Grafiko eta Ingeniaritza Proiektuen Saileko Irakasle Agregatua da, Gradu eta Master mailako klaseak emanez (Ekodiseinua eta Ekonomia Zirkularra, Material Zirkularrak). Erlantz “Life Cycle Thinking Group”aren Ikertzaile Nagusia da 2021ean eratu zenez geroztik. Bere lanaren ardatza da polimero berriztagarrietan (zelulosa, kitina, lignina) oinarrituta dauden eta ingurumen aldetik jasangarriak diren material eta teknologien garapena, kimika berde, biomimetika, bioekonomia eta zirkulartasunaren ikuspegiak erabiliz. Hala, Erlantzek indexatutako 140 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, bere indizea h = 50 izanik. “Life Cycle Thinking Group”ek bizi-zikloaren inguruan hartzen duen ikusmoldea da ekodiseinua zenbait arlotan aplikatzea, hala nola energiaren biltegiratzean, plastikoen birziklapenean edo aztarna energetikoan, horretarako bizi-zikloaren azterketa (BZA) erabiliz.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event