

3 mins to read
Euskal enpresak ekonomia zirkularraren erronken aurrean: egokitzapena, berrikuntza eta lehiakortasuna
Author
admin
Published
2025/03/11
0 comments
Join the Conversation
- Ekonomia zirkularrerako trantsizioak markatuko du euskal enpresa-ehunaren etorkizun lehiakorra
- Basque Circular Summit 2025 enpresentzako topalekua izango da, bertan konpartituko baittuzte gero eta zorrotzagoa den merkatu honen erronkei aurre egiteko estrategiak
Ekonomia zirkularra ez da gehiago aukera bat soilik, baizik eta baita euskal enpresen lehiakortasunerako betekizun bat ere, kontuan hartuta arau-testuingurua eta merkatua gero eta zorrotzagoak direla. Karbono-neutraltasunera egokitzea, ekoidiseinuari buruzko europar erregelamendua betetzea eta ingurumen-gardentasuna hobetzeko beharra enpresa-ehunaren etorkizuna markatuko duten funtseko faktore bihurtu dira. Jokaleku horretan, Basque Circular Summit 2025 eraldaketa hori gidatzen duten estrategiak eta soluzioak entzuteko topagunea izango da; bertan, gainera, lehiakortasuna datozen urteetan definituko dituzten erronkak aztertu ere egingo dira.
Basque Ecodesign Centerrek Ingurumen Zaintza Estrategikoari buruz egin duen azken txostenak identifikatu ditu euskal enpresek aurrez aurre dituzten erronkak, merkatuan duten posizioa sendotzeko, kontuan hartuta jasangarritasuna ez dela enpresa-erantzukizunaren kontu bat soilik, baizik eta baita bezeroak, finantzazioa eta inbertsioak eskuratzeko funtsezko faktore bat ere. Karbono-aztarna murriztea lehentasun bat izango da, eta ez nazioarteko konpromisoengatik bakarrik, baizik eta baita europar erregulazioak betekizun zorrotzagoak ezarriko dituelako sektore industrial estrategikotan. Euskadik jadanik murriztu du % 33 bere berotegi-efektuko gasen isurketak 2005az geroztik, baina oraingo erronka da teknologia garbien ezarpena azkartzea eta industria deskarbonizatzea, eta horrek eragina izango du bai enpresa handietan eta bai ETEetan.
Halaber, Basque Circular Summit 2025 baliagarria izango da Ekodiseinuari buruzko Europar Erregelamendu berria eztabaidatzeko, zeren honek enpresak behartuko baititu zirkulartasun-irizpideak beren produktuetan txertatzera, diseinutik hasita eta haien bizitzaren amaierara arte. Euskadin, 300 enpresak baino gehiago badituzte -edo izango dituzte- betebeharrak ingurumen-gardentasunaren arloan, eta hor sartzen dira bai jasangarritasunari buruzko txostenak eta bai produktuaren pasaporte digitalak. Gainera, Euskadiko 250 instalazio industrial baino gehiago Isurketa industrialen Zuzentarau berriaren mende egongo dira, eta horrek behartuko ditu eskura dauden teknikarik onenak eskuratzera ekoizpen-prozesuen ingurumen-inpaktua murrizteko.
Baina erronka ez da ekoizpenera mugatzen. Enpresen gaineko presioa gero eta handiagoa izango da, bai greenwashinga saihesteko eta bai euren ingurumen-komunikazioa zorrotza eta egiaztagarria dela bermatzeko. Erregulazioa zorrotzagoa izango da euren klima-konpromisoetan gardenak ez diren enpresentzat edo fidagarritasun gutxiko informazioa eskaintzen dituztenentzat. Beste alde batetik, merkatuak penalizatuko ditu ekonomia zirkularreko estrategiak euren negozio-ereduan integratzen ez dituzten enpresak; izan ere, oraingo testuinguruan, lehengaien eskasiak behartzen du kanpo-baliabideekiko mendetasuna murriztera eta lehengai sekundarioen erabilera bultzatzera.
Abian dagoen eraldaketak zuzeneko inpaktua izango du finantzazioa eskuratzeko aukeretan. Europar taxonomiak eta finantza jasangarriek bereizkuntza bat ezarriko dute inbertsioak eskuratu ditzaketen enpresen eta euren hazkunde-ahalmena mugatuta izango dituztenen artean. Ingurumen-informazioaren kudeaketa funtsezkoa izango da ETEentzat, zeren betekizun berrietara egokitu beharko dira balio-kate osoan, euren produktuen inpaktuaren ebaluazioarekin hasita eta finantza-jasangarritasuneko irizpideekin lerrokatzera iritsiz.
Euskal enpresa-ehunaren lehiakortasunari buruz egin duen azken balorazioan, Basque Ecodesign Centerrek azpimarratzen du Euskadik posizio ona duela, Europako beste eskualde batzuekin alderatuta, funtsezko neurriak hartu dituelako, azkar, ekonomia zirkularrerako trantsizioan. Nolanahi ere, ohartarazten du beharrezkoa izango dela teknologia garbietara zuzendutako inbertsioa errazten duten tresna publikoak indartzea, lankidetza publiko-pribatua eta jardunean dauden profesionalen prestakuntza indartzeaz batera. Gako horiek izango dira Basque Circular Summit 2025en ardatza. Foro horretan, sektorearen erronkak aztertuko dira eta soluzioak konpartituko dira, helburu honekin: bermatzea euskal enpresek jarraitu dezatela eraldaketa jasangarria gidatzen eta euren lehiakortasuna mantendu dezatela merkatu globalean.