
Basque Circular Summit 2025ek VILLAGE izeneko espazio erantsi bat izango du; bertan, ekonomia zirkularraren alde lan egiten duten hogei eragile eta erakunde inguruk euren jarduera eta proiektuak erakutsi ahal izango dizkiete biltzarrera bertaratzen diren pertsonei.
VILLAGEn presentzia duten eragile eta erakunde gehienek Basque Circular Summit 2025en FORUMean parte hartzen dute, biltzarraren egitarauan sartutako SIDE EVENT bat antolatzearen bidez.
Horietako bakoitzaren edukia eta egitaraua FORUMaren atalean kontsulta daiteke.
SIDE EVENTetara etorri ahal izateko, beharrezkoa da FORUMerako inskribatzea, zeren saio guztiek plaza kopuru mugatua baitute.

Eragileak eta erakundeak

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak honako hau bultzatzen du: berrikuntza eta teknologia, enpresen nazioartekotzea, politika industrial eta energetikoa, deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra, eraldaketa digitala, ingurumenaren eta uraren babesa, eta klima aldaketa arintzeko eta berari egokitzeko ekimenak.
Industria Euskadiren motorra da, lehiakortasuna da eta kalitatezko enplegua da; eta etorkizunerako apustua ere bada. Euskadik Europako berrindustrializazioa gidatu nahi du, hiru ekintza-lerrorekin: industria gehiago, industria hobea eta isurketa gutxiago.

Aclima, Basque Environment Cluster Euskadiko ingurumen-industriaren erreferente eta bilgunea gara. 30 urtetik gorako ibilbidea egin dugu (ON THE GREEN ROAD) eta 139 bazkide ditugu. Jasangarritasuna haien jardueretan inplementatzera zuzendutako ikuspegi eta konpromiso integral bat hartzeko gida eta motorra gara beste eragile batzuentzat. Gainera, hazkunde jasangarria jartzen dugu jomugan, Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH), 2030 Agendarenak eta Europako Itun Berderenak integratzearen aldeko apustu irmoa eginez.
STAND JARDUERA
Standean erakundea aurkeztuko da maila korporatiboan (plan estrategikoak, memoriak), eta, gainera, garrantzia emango zaie Klusterreko enpresei. Horiek guztiak ingurumen-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa elkartuak dira.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Asier Etxebarria Zulueta
- Rakel Reyes Redondo
- Juan Antonio Gascón Redondo
- Julia Bilbao Sanz
- Markel Cano Zaldunbide

Ikerketa, garapen eta gizarte-berrikuntzarako fundazio bat, justizia ekosozial handiagoaren aldekoa.
Euskadin eta Nafarroan dituen sustraietatik, garapen alternatiboa sustatzen du Latinoamerika, Afrika eta Indiako 22 herrialdetako erakundeen lankidetzarekin. Horretarako, sarean lan egiten dute ekonomia sozial, solidario eta zirkularraren arloko 600 ekoizpen-esperientziarekin, bazterketa eta kalteberatasun egoeran dauden emakumeekin batera. Gure ingurunean, kontzientziazio, eragimen eta eraldaketa sozialerako ekimen eta aliantzak sustatzen ditu.
STAND JARDUERA
Stand honetan, besteak beste, gatazkarik gabeko teknologiak, Kolonbiako ekonomia zirkularraren esperientziak eta Kongoko E.D.ko emakumeen gaineko inpaktuak hurbilduko dizkizute.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Itziar Rubio Barrera
- Ainhitze Bizkarralegorra Bravo
- Amaia Unzueta Sesumaga
- Javier Zubeldia Elzo
- Mikel Esparza Echevarría
- Guillermo Otano Jiménez
- Felipe Nitsche Villalobos
- Teresa Díez Quintana
- Ana Valle
- Mikel Liendo del Campo
- Mary Tere Guzmán Bonilla
- Mª Pilar Ruiz Ojeda

AZTI itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako zentro zientifiko eta teknologiko bat da, inpaktu handiko eraldaketa-proiektuak garatzen dituena Nazio Batuen 2030eko GHJekin bat datozen erakundeekin.
Bere helburua da etorkizunerako aldaketa positibo bat bultzatzea, gizarte osasungarri, jasangarri eta oso bat lortzen laguntzeko, zientzia eta ikerketa sendoetan oinarritutako abangoardiako eta balio erantsiko produktu eta teknologien bitartez.
STAND JARDUERA
Honako hauek izango dira AZTIren standean BCS2025ean aurkeztuko diren edukiak:
Elikagaien industriaren ekoefizientzia produktiboa
- Planten digitalizazioa.
- Urritze eta errefusen prebentzioa eta murrizketa.
- Efizientzia hidrikoa. Prozesuko uren berrerabilera eta baliozko osagaien berreskurapena.
Ekodiseinua
- Ingurumen-inpaktu txikiagoa duten elikagai berrien garapena.
- Osagai zirkular berrien garapena, berreskuratutako lehengaietatik abiatuak.
Proteinen eta bioproduktuen iturri berriak
- Balio handiko proteinak eta bioproduktuak eskuratzea, elikagai-azpiproduktuetatik abiatuta.
- Balorizazio-prozesu bio/teknologikoen diseinu, optimizazio eta balidazioa.
Ingurumen-ebaluazio eta -komunikazioa
- Jasangarritasun integrala ebaluatzeko sistemak
- BZA / PEF – ENVIRODIGITAL ingurumen-softwarea
- ENVIROSCORE ingurumen-etiketatzea
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Begoña Prieto
- Eneka Labriska
- Esther Rojo

Baskegur Euskadiko baso-/egur-sektorea ordezkatzen duen elkarte profesionala da, gure sektoreko eta elkartean bazkidetutako industrien borondatezko topaketa-organoa eta aholkularitza-zentroa izanik. Baskegurrek balio-kate osoa integratzen du: baso-jabeak, baso-zerbitzuen enpresak, errematatzaileak, lehen eraldaketako enpresak (zerrak eta enbalajea), ore eta paperaren industria, bigarren eraldaketako enpresak (altzariak, egitura, arotzeria, etab.) eta -katea itxiz- baita bioenergiako enpresak ere.
STAND JARDUERA
Baskegurrek EUSKAL BASO-EKONOMIA jorratuko du: Berrikuntza eta jasangarritasuna etorkizuneko industriarako produktu berrietan:
- Euskadiko basoek, baso-kudeaketa jasangarriaren erreferente gisa, birziklapenetik harago doazen bio-oinarriko soluzioak eskaintzen dituzte.
- Material berriztagarriak, berritzaileak, karbono-aztarna txikiagokoak, aukera berriak irekitzen dituztenak industriaren sektoreetarako.
- Hornidura-kateak indartzen ditu eta garapen efizienteagoa eta arduratsuagoa sustatzen du deskarbonizazioaren eremuan.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Oskar Azkarate
- Irati Zabala
- Sandra Pricken

ONTZI ekimen publiko-pribatu bat da, BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak elkarrekin bultzatua. RIS 3 espezializazio adimenduneko estrategiatik 2022an bultzatutako ontzi eta enbalajeei buruzko lantaldean sortu zen.
Bere helburua da euskal elikagaien enpresei laguntzea beren ontzi eta enbalajeen kudeaketa seguru, jasangarri eta lehiakorrerako bidean. Horretarako, 500 eragile baino gehiago -elikagaien enpresak, enpresa osagarriak, materialenak, startupak, ezagutzaren eta ikerketaren eragileak, eta baita beste instituzio eta elkarte batzuk ere- biltzen dituen plataforma horrek aholkularitza tekniko-legal, informazio, prestakuntza eta orientazio zerbitzuak eskaintzen ditu proiektuen diseinuan, gai horri lotutako erronka sektorialen dinamizazioa eta lehenespena abiapuntutzat hartuta.
STAND JARDUERA
Ontzi zer den azalduko da: Euskadiko ontzi eta bilgarrien berrikuntza-komunitatea, ELIKAk eta Basque Food Clusterrek bultzatua. Alde batetik, euren produktuen ontziak aztertzeko beharra duten enpresak jarriko dituzte harremanetan, eta, bestetik, behar horiek betetzea jadanik lortu dituzten enpresen kasu batzuk erakutsiko dira.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Gorka De lecea
- Dorleta Ortega
- Iratxe Basterra
- Arantza Madariaga
- Aimar Méndez
- Virginia Matesanz
- Ainara Beato
- Jon Ander Egaña
- Irati Bejarano

BUILD-INN eraikuntzaren industriako balio-kate osoa integratzen duen erreferentziazko euskal klusterra da. 150 enpresa baino gehiago lankidetza bateratuan aritzen dira eraikuntza industrializatua, jasangarria eta inklusiboa sustatzeko erronkari heltzeko. Klusterraren bazkide diren enpresen eta sektore osoaren lehiakortasuna eta hazkundea bultzatzearen alde lan egiten dugu, berrikuntza teknologikoa, jasangarritasuna, nazioarteko hedakuntza eta lankidetza publiko-pribatua sustatuz.
STAND JARDUERA
Standean, ETEen zirkulartasuna eta eraikuntza-sektorearen deskarbonizazioa bultzatzeko ezagutza eskuratu ahal izango duzu. Gainera, zenbait elevator pitch egongo dira. Pasa zaitez standetik eta deskubritu itzazu!
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Nerea Castillo Gil de Gómez
- Rubén Martínez de Rituerto Domínguez
- Izaro Irusta

Catalunya Circular berrikuntza-huba da, Katalunian ekonomia zirkularra finkatzeko soluzio eta estrategiak eskaintzen dizuten enpresa eta instituzioen topagunea. Arau-aldaketa esanguratsuek markatutako testuinguru global batean, zeharkako ekintza eta ekimenak bultzatzen ditu zirkulartasuna lurraldean sustatzeko eta sektore estrategikoetan txertatzen laguntzeko. Kataluniako Generalitaten gobernuak sustatuta, Kataluniako Ekonomia Zirkularraren 2030erako Bide-orria (FRECC) eta beraren 2024-2026rako Ekintza-plana garatzeko tresna gisa, ekonomia zirkularra eremu publiko eta pribatuan sustatzen duten 40 erakunderen atxikimendu eta sostengua ditu.
STAND JARDUERA
Stand honetan, Kataluniako oraingo egoera erakutsi eta azalduko dute, eta baita garatu diren jarduera azpimarragarrienak ere, administrazio katalanaren eta enpresa-sektoreko ordezkari batzuen eskutik, esperientziak konpartitzeko eta sinergiak esparru katalanetik kanpo bilatzeko.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Ana Tarragona
- Montse Monedero

Confebask Euskadiko enpresarien sektore arteko erakunde nagusia da, ordezkaritza aldetik, zeren tamaina eta sektore guztietako enpresak biltzen baititu; horregatik, enpresarien erreferentziazko mintzakidea da erkidegoko instituzioen, erakunde sindikalen, hedabideen eta -oro har- euskal gizartearen aurrean. Erakundea sortu zuten hiru elkarteak integratuz -Adegi, Cebek eta Sea Arabako Enpresak- Confebaskek sustatzen du, besteak alor batzuen artean, garapen ekonomiko jasangarri eta lehiakorra. Eta lankidetza estuan lan egiten du administrazio eta eragile sozioekonomikoekin, trantsizio ekologikoaren eta ekonomia zirkularraren erronkei enpresaren eremuan aurre egiteko.
STAND JARDUERA
Ihoberekiko lankidetza publiko-pribatua azalduko dute, enpresei helarazteko xedez. Horretarako, ETEei zuzendutako gai batzuen inguruan sentsibilizatu eta prestatuko dituzte enpresak (karbono-aztarnaren kalkulua, jasangarritasuna). Gainera, standera hurbiltzen diren pertsonei inkesta erraz bat egingo zaie, QR baten bitartez, haien beharrak identifikatzeko xedez.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Charo Bazan
- Montserrat Ruiz
- Miren Elosegui
- Amaia Ramos
- Amaia Lopez

Euskadiko laneratze-enpresez eta administrazio publikoz osatutako aliantza estrategiko bat gara, ehunki-hondakinen, bolumen handiko hondakinen eta GEEHen kudeaketa integralarekin konprometitua. Ingurumen-kudeaketaren arloan 50 urtetik gorako esperientzia izanik, eta gizarte-bokazio irmo batez, gure eginkizuna ekonomia sozial eta zirkularra bultzatzea da.
Baliabideen berrerabileraren bitartez, gure lanaren asmoa da lan-aukerak sortzea gizarte-bazterketako egoera edo arriskuan dauden pertsonentzat.
Ahaleginak batzen ditugu hondakinak aukera bihurtzeko, etorkizun inklusiboagoa eta jasangarriagoa sustatuz.
STAND JARDUERA
Euskadiko laneratze-enpresez eta administrazio publikoz osatutako aliantza estrategiko honek erakutsiko du ehunki-hondakinen, bolumen handiko hondakinen eta GEEHen kudeaketa integralarekin hartuta duen konpromisoa. Gainera, ekonomia zirkular eta soziala sustatzeko duten misioa aurkeztuko du.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Ane Salaberria
- Jennifer Fernández
- Aizpea Lizarazu
- Aiala Fernandez
- MariLuz Ferro
- Pedro Carrasco
- Nagore Pérez
- Enrique Osorio
- Nieves Ramos
- Itxiar López
- Zuriñe Casado
- Arantxa Romero
- Iratxe Romero
- Irene González
- Tamara Pinto
- Rosa Gil

Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren hedakuntza gidatzen du Euskadin, lehiakortasuna eta garapen jasangarria sektore guztietan sustatuz. Prestakuntzaren, ebaluazioen eta tresna berritzaileen bitartez, laguntza eskaintzen diegu erakundeei haien kudeaketa-sistemak hobetzeko, haien gaitasunak indartzeko eta emaitza orekatuak lortzeko.
STAND JARDUERA
EUSKALITen standean, ezagutzera emango dugu Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) enpresa eta erakundeen kudeaketan txertatzeko esparrua. Kudeaketa-sistema GJHekin noraino dagoen lerrokatuta aztertzeko metodo bat, garapen jasangarriaren ikuspegitik.
Gainera, web tresna bat garatu dugu, modu autonomo eta askean erabili ahal izan dadin. Edozein erakunde sartu daiteke eta GJHei buruzko autoebaluazio egituratu bat egin.
Horrekin guztiarekin lotuta, Euskadi 2030 Agenda Saria aurkezten da, GJHak kudeaketan integratzeak duen garrantzia nabarmentzeko, lehiakortasun jasangarriaren elementu gisa, eta erakundeen konpromiso eraginkorra ere lortzeko.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Fernando Sierra
- Ignacio Barañano
- Galder Lasuen
- María López de San Vicente
- Patxi Pardo

GAIKER Zentro Teknologikoak, BRTA - Basque Research and Technology Allianceren kide gisa, CÍCLICOM ekosistema koordinatzen du, balio erantsi eta potentzial ekonomiko handiko soluzio teknikoen ezarpena gure ekoizpen-ehunaren sektore industrial estrategiko ugaritan bultzatzeko, antolatzeko eta inplementatzeko xedez; horretarako oinarritzat hartzen ditu material konposatu eta plastiko konplexuak balioztatzeko garatutako teknologiak, ekosistema teknologiko berritzaile baten finkapenean aurreratu ahal izateko, eta, azken batean, ekonomia zirkular eraginkorrera zuzendutako trantsizioa gure ekoizpen-ehunean sustatzeko.
STAND JARDUERA
Standean, CICLICOM proiektuaren tematika jorratu ahal izango da, eta baita Gaikerrek konposite eta ingurumenaren arloan dituen beste proiektu mota batzuena ere. Ez huts egin!
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Luis Madariaga
- Rafael Miguel
- José Luis Gómez

Gestión Ambiental de Navarra – Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) Nafarroako ingurumen-kudeaketan espezializatutako erakunde publiko espezializatu eta berritzailea gara. Bizimodu oparo eta orekatsuaren jasangarritasuna zaintzeko eta bermatzeko lan egiten dugu, Foru Komunitatean, instituzio, enpresa eta herritarren lankidetzarekin. Nafarroako baliabide natural estrategikoak zaintzen ditugu, goi mailako estandarrak oinarritzat hartuta, bai ezagutza eta espezializazio aldetik eta bai bokazio profesionalaren eta zerbitzu publikorako bokazioaren aldetik. Nafarroako Gobernuaren erakunde instrumental bat gara, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikia eta Nafarroako Enpresen Korporazio Publikoan (CPEN) integratua.
STAND JARDUERA
GAN-NIKetik ekonomia zirkularraren arloan gure parte-hartzea duten ekimenak aurkeztuko ditugu, gizartearen funtsezko sektore bakoitzari (herritarrak, administrazio publikoa, enpresa eta akademia) eskaintzen dizkioten onura eta aukerak nabarmenduz. Ekimen horiek Nafarroako ekonomia zirkularraren garapenerako 2030erako Agendaren babespean daude; izan ere, hori Nafarroako erreferentziazko tresna da ekonomia zirkularraren bultzadarako eta bere ekintza-planen garapenerako, helburu hauei begira: kultura zirkularra sustatzea, ekoizpen-sistemaren eraldaketa erraztea eta hondakinen sorrera murriztea.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Ainara Seco Cantero
- Eva Sevigne Itoiz

Habic Euskadiko habitat, egur, bulego eta contractaren sektoreko klusterra da, helburutzat duena bere erreferentziazko posizioa sendotzea berrikuntzaren eta lehiakortasun jasangarriaren alorrean. Beraren partaide gehienak enpresa txiki eta ertain (ETE) dinamikoak dira, sektore arteko lankidetza trinkoko testuingurutan agertzen direnak.
STAND JARDUERA
Standean gai hauek jorratuko dira bereziki:
- Habicen plan estrategikoa GJHekin lerrokatzeko bidea. Tresna bat garatu dugu, helburutzat duena enpresei esparru eguneratu bat identifikatzen laguntzea, gizarte, ingurumen eta GJHen arloan gauzatzen ari diren ekintza guztiak antolatu eta sailkatu ahal izateari begira. Helburua da enpresei laguntzea jasangarritasunari egiten dioten ekarpena datuekin eta zorroztasunez frogatzen.
- Ekonomia zirkularrak gure sektorean duen aplikagarritasuna. Diseinutik material birziklatuen erabileraraino, sektoreko enpresek barneratuta dute ekonomia zirkularra. Enpresek aurrez aurre duten hurrengo erronka garrantzitsua ekoizlearen erantzukizun hedatua da; produktuaren bizi-zikloa luzatzea (mantenua, berrerabilera eta birziklapena).
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Eduardo Jimenez
- Ylenia Alonso
- Ane Lertxundi

IZAITE euskal enpresa-elkarte bat da, jasangarritasuna eta enpresaren gizarte-erantzukizuna Euskadiko enpresa-ehunean bultzatzeko konpromisoarekin sortua. Sektore eta tamaina desberdineko erakundez osatua, IZAITEk ezagutzaren eta jardunbide egokien trukea sustatzen du ingurumen, gizarte eta gobernantzaren eremuetan.
STAND JARDUERA
Standean Izaite erakundea emango dute ezagutzera, eta bere erakundeen aldetik 2030 Agendari ekarpena egiten dioten jardunbide egokiak jorratuko dira. .
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Susana Palomino-Metro Bilbao
- Garazi Carranza Ruiz de Loizaga- Metro de Bilbao
- Patxi Pardo - Euskalit
- Jon Kepa - A&B Laboratorios
- Inés Jauregui Cangas – Coca Cola Europacific Partners
- Mari Luz Gómez – Ihobe
- Mikel Cerrato – ArcelorMittal
- Pilar Zayas Rojas – ITP Aero
- Beatriz Uriz Rubio – ITP Aero
- Maria Iciar Marquinez Beñaran – Velatia
- Maria Elisa Arroyo Olaizola– Kutxabank
- Javier Alli Vierge – Laboral Kutxa
- Joseba Barandiarán – Laboral Kutxa
- Teresa Ventura – Euskaltel / MasOrange
- Stéphane Kosinski - Adesio
- Marta Álvarez Sarmiento - EITB

MONDRAGON proiektu heterogeneo bat da, barne hartzen dituena unibertsitate propio bat (Mondragon Unibertsitatea), enpleguaren arloko BGAE bat (LagunAro), jarduera berriak sustatzeko zentro bat, banku-erakunde bat (Laboral Kutxa), I+G-ko 12 zentro eta industria- eta banaketa-negozio kopuru handi bat.
Gaur egun, 92 kooperatibaz osatuta dago, 70.500 pertsona inguru enplegatzen ditu, eta beraren salmenta agregatuak 11.000 eurotik gorakoak dira.
STAND JARDUERA
MONDRAGONek erakutsiko du nola gidatzen duen jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera zuzendutako trantsizioa, tresna hauek erabiliz: estrategia korporatibo berritzaileak, kooperatiben arteko lankidetza eta prozesuak ebaluatu eta optimizatzeko tresna aurreratuak. Gainera, aliantza berriak inspiratuko dituzte eta estrategia zirkular eskalagarriak inplementatzeko funtsezkoak diren ezagutzak konpartituko dituzte.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Carolina Mejia - Corporación MONDRAGON
- Ibon Antero - Corporación MONDRAGON
- Ignacio Lasa- Ondoan
- Dani Justel - Mondragon Goi Eskola
- Ainara Martinez - MIK
- Unai de Vicente - MIK
- Blanca Lekube - Leartiker
- Daniel de la Torre - Circular Replay
- Mafe Lardizabal - Circular Replay

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat da, MONDRAGON Korporazioaren partaidea dena eta indar handiz bultzatzen dituena berrikuntza, pertsonen, gizartearen eta lurraldearen eraldaketa, bere prestakuntza-programen kalitatea -lanbide heziketa barne sartuta- eta bere orientazio praktikoa, enpresen eta erakundeen lehiakortasuna hobetzeko xedez.
STAND JARDUERA
Standean konpartituko diren gaiak honako hauek izango dira:
- Ekintzailetza industrial jasangarriaren HIREKIN zentroa
- Ekonomia Zirkular eta Jasangarritasun Industrialaren taldeko ikerketa-lerroak, proiektu adierazgarriekin eta garatu ditugun tresnekin
Gainera, flyer batzuk izango dituzte publikoaren eskura.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Lierni Rabanete
- Irati Ruíz de Azua
- Marta Díez Viera
- Jokin Murillo
- Aitor Picatoste
- Oscar Nieto
- Dorleta Ibarra
- Leire Gorroño
- Daniel Justel
- Alberto Eguren
- Joan Manuel F. Mendoza

SUTARGI lan-sozietate anonimo bat da, 1992az geroztik laneratze-aukerak sortzen dituena kolektibo kalteberetako pertsonentzat (desgaitasuna eta bazterketa-arriskua), sektore hauekin lotutako jarduerak garatzearen bidez: osasungintza, altzariak eta ekipamendua, prozesu osagarriak eta ekonomia zirkularra. Dekosozial Fundazioaren bitartez (fundazio-patroia, Gurutze Gorria eta Naturklimarekin batera), aliantza publiko-pribatuak eratzen ditu gizarte inklusibo eta jasangarria sustatzeko.
STAND JARDUERA
Standean honako gai hauek jorratuko dira:
- Eragileekiko lankidetza material berrerabilgarrien bilketan.
- Material horiekin, esperimentazio-prozesu baten bidez (ideiatik hasita, mapaketa eta prototipoetatik pasatuz, garapenera iritsi arte), produktu jasangarriak sortzen ditugu, batez ere egurrezkoak eta oihalezkoak, baina baita beste hondakin batzuekin ere.
- Esperientziak eta produktuak eragile laguntzaileekin konpartitzen ditugu, eta haien inguruneei zuzendutako sentsibilizazio- eta komunikazio-esperientzietan laguntzen diegu.
- Gainera, prozesu hori guztia kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboetako pertsonekin eramaten dugu aurrera -pertsona horiek garapen pertsonaleko ibilbide batean daude sartuta, laneratzea eta gizarteratzea xedetzat hartuta-.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Xabier Lekuona
- Iñaki Arandia
- Imanol Matxain
- Ahjab Amari
- Ivan Elustondo
- Nerea Galdós
- Mariangélica Martinez
- Iñaki Simal

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena da; erreferentea da Europan eta Basque Research and Technology Allianceren kidea. Sektore industrialari eta instituzio publikoei laguntzen diegu garapen ekonomiko jasangarriko ereduaren inplementazioan.
STAND JARDUERA
Hector, Ines eta Sorayak zirkulartasunarekin lotutako gaiei buruz hitz egingo dute standean. Hector ehungintzako gaietan aditua da; Soraya, berriz, CO2aren atzipen eta erabileran espezializatuta dago, eta Ines material eta ontzien arloko aditua da.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Nerea Campos Vicarregui
- Ainara Alonso Silva
- Soraya Prieto Fernández
- Inés Alonso Zapirain
- Héctor Viniegra Bernal

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) euskal unibertsitate publikoa da; konprometituta dago bere kulturarekin, gizarte-erronkekin eta garapen jasangarrirekin, prestakuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta tokiko eta maila orokorreko aliantzak bitartekotzat hartuta, jakintzaren adar guztietan.
STAND JARDUERA
Standeko pertsona guztiak UPV/EHUko irakasleak dira, eta bertan aukera izango duzu UPV/EHUren Ekosistema Zirkular honetaz informatzeko; bere helburua da konexioak ezartzea prestakuntza-eskaintzen, ikertzeko gaitasunen eta berrikuntzaren artean.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Estibaliz Saez de Camara Oleaga
- Maider Iturrondobeitia Ellacuria
- Erlantz Lizundia Fernandez
- Ion Agirre Arisketa
- Naiara Uriarte Gallastegi
- Germán Arana Landin
- Ander Larruskain Garate
- Uxue Iturriondobeitia García
- Covadonga Aldamiz-echevarría González de Durana
- Amaia Betzuen Álvarez
- Maite de Blas Martín
- Luis Alfonso del Portillo Valdés
- Virginia Rodríguez Nuño de la Rosa
- Blanca Mª Caballero Iglesias
- Esther Acha Peña
- Rikardo Minguez Gabiña
- María Saiz Santos
- Lidia Garcia Zambrano

Gasteizko Udalak ekonomia zirkularraren arloko lan-ildo bat eta sailen arteko talde tekniko bat ditu 2017az geroztik, eta 2024an definitu zituen bere Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategia eta bere Ekonomia Zirkularraren lehenengo Ekintza Plana, 2024-2027 aldirako.
STAND JARDUERA
Zenbait tematika jorratuko dituzte, pantailan bata bestearen atzean proiektatuko diren 16 bideo laburren bitartez:
- Erabilera-fasearen luzapena: konponketa eta berrerabilera.
- Kontsumo zirkularra eta ekonomia zirkularra retail sektorean.
- Hondakin organikoaren segregazioa eta konpostatzea.
- Gasteizko Ekonomia Zirkularraren 2030erako estrategia.
- Bizikletako ganbera eta gurpil azalen kautxuaren berreskurapena.
- Ontzi arinen PET zikloaren itxiera ostalaritza sektorean.
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Asteazkena: Irantzu Urroz
- Osteguna: Unai Uberetagoena
- Ostirala: Adur Campo

Waste Lab Bizkaia Lurraldeko erreferentziazko zentroa da ekonomia zirkularraren inguruko ikerketa, berrikuntza, esperimentazio eta lankidetzarako, hondakinen prebentzio eta kudeaketaren arloan.
STAND JARDUERA
Batez ere Waste Lab Bizkaia jorratuko dute, hau da, hondakinen arloko sentsibilizazio- eta berrikuntza-zentro berria, Zamudioko parke teknologikoan kokatua. Zentroa Bizkaiko Foru Aldundiak ireki du, Garbiker enpresa publikoaren bidez, EIDE diseinuaren euskal elkartearekin eta ACLIMA ingurumen-klusterrarekin batera..
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Mikel Gaminde
- Raul Gutierrez
- Iñaki Madariaga

LIFE WEEELOOP proiektuak kudeaketa-sistema holistiko berri bat proposatzen du GEEHetarako, ekonomia zirkularreko ereduetan oinarrituta; sistema horrek ahalbidetzen du gailu horien osagaien berrerabilera- eta birziklapen-tasak nabarmen hobetzea, hondakinen kudeatzaile baimenduen aldetik, ekipo horien ekoizleen ingurumen-jokabidea hobetzeaz batera.
STAND JARDUERA
Weeloopen standean ikusi ahal izango duzun guztia. Hurbildu zaitez eta gozatu!
Standean arreta emango duten pertsonak honako hauek dira:
- Mikel Telleria
- Jorge de Antonio
- Daniel de la Torre
- Juanjo de Guardo
- Maria Fernanda Lardizabal
- Alejandro Costa
- Enrique Redondo
- Borja Asencio
- Carlos Zaragoza
- Ane Salaberria