Finantza jasangarriak eta ekonomia zirkularrean norbanako gisa daukagun rola hizpide Basque Circular Summit 2025 jardunaldiko bigarren egunean – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

3 mins to read

Finantza jasangarriak eta ekonomia zirkularrean norbanako gisa daukagun rola hizpide Basque Circular Summit 2025 jardunaldiko bigarren egunean

avatar

Author

Published

2025/04/03

0 comments

Join the Conversation
  • Udalerri zirkularrak, Jasangarritasun Korporatiboaren Txostenari buruzko Zuzentaraua (CSRD), hondakinen Europako esparrua, jasangarritasunak izan duen bilakaera positiboa, greenwashinga eta Europako taxonomia izan dira jorratu diren beste gaietako batzuk
  • Basque Circular BEST sari-banaketaren lehenengo edizioan Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox eta Fuelium saritu dituzte

Basque Circular Summit 2025, Europa hegoaldean egiten den ekonomia zirkularraren inguruko jardunaldirik garrantzitsuena, erdibidera iritsi da. Eta, egunean zehar egin diren saio plenarioetan finantza jasangarriak eta norbanako gisa ekonomia zirkularraren aurrean daukagun rola aletu dira. Era berean, finantza erakundeek Europa ekonomia zirkularraren bidean jartzeko eta kontsumo ohiturak aldatzeko daukaten papera aztertu da.

FORUM guneko hitzaldietan, beste hainbat gaien artean, beste hauek ere izan dira hizpide: udalerri zirkularrak, Jasangarritasun Korporatiboaren Txostenari buruzko Zuzentaraua, hondakinen Europako esparrua, jasangarritasunak izan duen bilakaera positiboa, greenwashinga edota Europako taxonomia.

Bigarren egunean zehar, Europan abiatu diren hainbat ekimen aztertu dira, begirada, batez ere, gure udalerrietan aplikatzeko formuletan jarriz. Ekimen horietan kokatzen dira Circular Cities and Regions Initiative CCRI eta The Circular City Centre C3. Gainera, zenbait adituk, eta enpresek, Jasangarritasun Korporatiboaren Txostenari buruzko Zuzentaraua (CSRD) izan dute hizpide. CSRD derrigorrezkoa izango da 2025ean eta, besteak beste, gardentasun korporatiboaren garrantzia azpimarratzen du lehiakortasunean eta inbertsoreen arteko erlazioan hobetzeko.

Lehenengo saio plenarioan, Europako finantza erakundeek ekonomia zirkularra sustatzeko daukaten garrantziaz hitz egin da. Izan ere, finantza jasangarriek garapen jasangarria sustatzen duten hainbat finantza-produktu diseinatzeko aukera ematen dute, eta errentagarritasuna eta jasangarritasuna orekatzen saiatzen dira.

Jarraian Hondakinen Europako esparruaz eta ETEen jasangarritasunaren ebaluazioaz  hitz egin da. Hondakinak murrizteko, eta ingurumenean sortzen duten eragina txikitzeko, Europar Batasunak anbizio handiko helburuak zehaztu ditu birziklapenari eta isuriari dagokionez, korronte ezberdinak txertatzeko helburuarekin. Gaur egun, gainera, Europa Hondakinei buruzko Esparru Zuzentaraua berrikusten ari da, batez ere elikagaien eta ehunen hondakinei buruzkoa.

Enpresa txiki eta Ertainek, ETEek, protagonismoa izan dute bigarren lan-saioan. Programa berriak garatzeko beharraz hitz egin da, hain zuzen, iraunkortasunaren bilakaera positiboari mesede egingo dioten laguntza-programak aipatu dira.

Azkenik, kontsumitzaileok ekonomia zirkularrean jokatzen dugun rola aztertu da, baita greenwashing-a eta Europako Taxonomia. Batez ere, ohitura aldaketaren beharra azpimarratu da, eta, norabide horretan, zenbait gako eman dira.

Arratsaldeko saioetako batean, galdera hau erantzuten saiatu dira parte-hartzaileak: nola jakinaraz ditzakete enpresek jasangarritasun arloan egiten dituzten ekimenak, greenwashing-eko salaketak jasotzera menturatu gabe? (kontuan hartuz egoera horrek ekarriko lituzkeen kalte-ekonomiko eta ospe galerak.) Europar taxonomiak ezarritako helburuak ere landu dira; hain zuzen, finantza-sektoreak ekonomia zirkularra sustatzeko gakoak eman dira. Helburu hori lortzeko jarduera-ekonomikoak sailkatzeko sistema bat sortu dela azaldu da, eta sistema horren bidez, jarduera horien ingurumen-jasangarritasunaren maila finkatzeko aukera dagoela.

Kongresutik konpromisoetara

Baina Basque Circular Summit biltzarra baino gehiago da eta, atzotik, euskal enpresak ekonomia zirkularrean duten konpromisoari balioa ematen ari dira Basque Circular EXPOn; bertan, 100 enpresa baino gehiagok parte hartzen ari dira, eta, guztira, 150 produktutik gora aurkeztu dituzte.

Aurten, lehen aldiz, Basque Circular BEST sariak banatu dira, Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzen duten soluzio, zerbitzu, negozio unitatea enpresa-produktuak saritzeko. Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox eta Fuelium izan dira enpresa sarituak, eta, Irantzu Allenderen, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko sailburuaren, eta Alex Botoren, IHOBEko zuzendari nagusiaren, eskutik jaso dituzte.

Basque Circular VILLAGE-k osatu du jardunaldiaren hirugarren zutabea. Ekonomia zirkularraren esparruan lanean ari diren eragile eta entitateek bere lan-jarduna eta bere proiektuak aurkezteko aukera izan dute. Orotara, hogei stand baino gehiagok osatu dute gunea, tartean, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko eta Kataluniako Generalitat-eko ordezkariak izan dira.

Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox eta Fuelium sarituak izan dira, euren soluzio eta produktu zirkularrengatik, Basque Circular Summit 2025ean
Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusia: “Eredu ekonomiko zirkularra indartzeak erraztuko die euskal enpresei nazioarteko eremuko aldaketei aurre egitea”
This is an official World Circular Economy Forum Side Event