
Basque Circular EXPOren helburuak
Euskal enpresek ekonomia zirkularraren arloan azken urteotan egindako aurrerapenaren berri emateko eta Eusko Jaurlaritzak haiek egindako lana eskertzeko, Basque Circular Summit 2025 barruan, aurreko edizioetan bezala, soluzio zirkular erakusketa handi bat egingo da, Basque Circular EXPO 2025 izenekoa.
Konponbide zirkular berriak (produktuak eta/edo zerbitzuak) garatu dituzten euskal enpresa guztiek parte hartu ahal izango dute erakusketan, bai Ihobe sozietatearen laguntzarekin garatutakoak, bai baliabide propioekin garatutakoak, bai beste erakundeen laguntzarekin garatutakoak.

Soluzio zirkularrak
“Basque Circular BEST 2025” sariak
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, “Basque Circular Summit 2025” barne, “Basque Circular BEST” sarien lehen edizioa iragarri du, enpresek garatutako ekonomia zirkularreko konponbide onenak saritzeko, bai produktuetan, bai zerbitzuetan eta negozio-ereduetan.
Sari horien bidez, Ihobek, batetik, publikoki aitortu nahi du ekimen horiek jasangarritasunaren hobekuntzari egiten dioten ekarpena, eta, bestetik, katalizatzaile gisa jardun nahi du euskal industria-sarean horrelako proiektuak martxan jartzea sustatzeko.
Sari horiek jasotzeko ezinbestekoa izango da proposatutako produktuak, zerbitzuak edo konponbideak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den “Basque Circular EXPO” delakoan fisikoki ikusgai egotea, 2025eko apirilaren 2tik 4ra “Basque Circular Summit 2025” dela eta.
Sariekin batera ez da dirurik emango.

Lau sari emango dira:
- Produktu zirkularrenerako saria.
- Zerbitzu zirkularrenerako saria.
- Negozio-eredu zirkularrenerako saria.
- Soluzio zirkularrena duen startuperako saria.
Sariak jasotzeko, “ebaluazio-irizpideak” atalean aipatutako alderdi guztiak modu orekatuan agertu behar dira.
Gainera, epaimahaiak aipamen bereziak eman ahal izango ditu horietako alderdiren baterako.











- Aurkeztutako hautagaitzen kalitateaz erabakitzea eta, hala badagokio, horiek aukeratzea.
- Hautagaiak sariaren atal bakoitzean sailkatzeari buruz erabakitzea.

Epaimahaiak honako irizpide hauek ebaluatuko ditu kategoria bakoitzean:
• Zirkulartasun irizpideak (puntuazioaren % 50)
Zirkulartasunarekin eta jasangarritasunarekin, oro har, lotutako alderdiak hartuko dira kontuan. Bizi-ziklo osoan ingurumen-aztarna murrizteko ekarpenak baloratuko dira.
• Teknologia eta berrikuntza irizpideak (puntuazioaren % 30)
Produktuaren/Zerbitzuaren edo negozio-ereduaren berrikuntzarekin zerikusia duten alderdiak dira, bai eta hura fabrikatzeko erabilitako teknologiarekin zerikusia dutenak ere. Enpresaren lehiakortasuna hobetzen eta merkatuan nabarmentzen nola laguntzen duten aztertuko da.
• Komunikazio irizpideak (puntuazioaren % 20)
Proposatutako konponbidea jakinarazteko modua, balio-ekarpena bezeroari helarazteko modua eta horretarako erabilitako tresnak eta kanalak baloratuko dira.

Eskatutako dokumentazioa “Basque Circular Expo” erakusketan parte hartzeko aurkeztu zen berbera izango da. Hori dela eta, sarietan parte hartu nahi duten enpresek erakusketan parte hartzeko eskaera-inprimakian hala adierazi beharko dute, eta sariaren kategoria aukeratu beharko dute.
Enpresa batek proposamen bat baino gehiago aurkez ditzakeenez, aukeratu ahal izango du sarietara zein(ek) aurkeztu nahi d(it)uen eta kasu bakoitzerako kategoria.
