Kimikako Doktorea (2009) Euskal Herriko Unibertsitatetik (Espainia). LAPeko Masterra (Segurtasuna, Higienea, Ergonomia eta Psikologia) (2009). PMP ziurtagiria (Project manager professional)(2020). Esperientzia zabala du CO2 atzitzeko materialen garapenean, eta baita CO2 hori erregai, polimero eta gai kimiko bihurtzeko teknologian ere. Zenbait teknologia garatu ditu hondakinak balorizatzeko, urak tratatzeko eta lehengai alternatiboak produktu berrien sintesirako erabiltzeko. Lehen aipatutako gaiekin lotutako ikerketa-proiektu batzuen partaide eta koordinatzailea izan da, eskualde, nazio eta Europa mailan. CO2aren espainiar plataforma teknologikoaren CO2aren erabileren taldeko (PTECO2) koordinatzailea da; halaber, biomasaren espainiar plataforma teknologikoaren bioproduktuen taldeko koordinatzailea da (BIOPLAT) eta baita Europako Bio-based Industries Consortiumekoa ere (BIC); gainera, argitalpen, patente eta nazio barneko eta nazioarteko biltzarrei zuzendutako komunikazioen autorea eta autorekidea da.