Hondakinei, ekonomiari eta ingurumenari buruzko proiektuen aholkulari seniorra, ikertzailea eta koordinatzailea da ENT medi ambient i gestió-n. Ingurumen Zientzien Doktorea (ekonomia ekologikoa) UABetik. Materialen fluxuaren kontabilitatean eta ekonomia zirkularraren adierazleetan aditua da, eskualde mailan. Horrez gain, beste eremu hauetan ere lan egiten du: hondakinen kudeaketa, batez ere ontzien fluxuen azterketa; SDDR eta ekoizlearen erantzukizun zabaldua; eta hondakinen alorreko arau-helburuen jarraipen eta ebaluazioa. Halaber, ingurumen-fiskalitatearen gaiak ere jorratzen ditu, arlo hauekin lotutakoak: hondakinen gaineko tasen diseinu eta ebaluazioa, isurketaren eta errausketaren gaineko zergak, erauzketaren gaineko zergak, BEZ berdea, eta ekonomia zirkularrerako tresna ekonomikoak.