Patxi Greño (Bazkide eta Ekonomialari Nagusia, Metroeconomica). Ingurumen-ekonomialaria, hogei urtetik gorako esperientziarekin ingurumen-politika publikoen diseinu eta azterketara zuzendutako ikerketa eta aholkularitzan. Ingurumen-ekonomiako Master bat du Yorkeko Unibertsitatetik, Erresuma Batuan. Nazioarteko, nazio barneko eta eskualde mailako instituzioentzat lan egin du, hala nola Garapenerako Banku Interamerikarra, Munduko Bankua, Nazio Batuen Erakundea, Europako Batzordea, Trantsizio Ekologikorako Ministerioa eta IHOBE. Azken aldi honetan, ingurumen-fiskalitateari eta klimaren finantzei/finantza berdeei buruzko proiektutan aritu da, eta horien bitartez honako lan hauetan parte hartu du: aurrekontu publiko berdeak lantzeko metodologien definizioa; zerga-politiken berrorientazioa, nazioarteko ingurumen-agendekin uztartzeko; eta enpresa-jarduna jarduera jasangarrien europar taxonomiarekin lerrokatzea.