25 urte baino gehiago daramatza makina-erremintaren sektoreari lotuta, eta, hortaz, sektore horri buruzko ezagutza zabala du, bai nazio mailan eta bai nazioartean.
Gaur egun, AFM – Advanced Manufacturing Technologieseko Zuzendari Nagusiaren Albokoa da, eta baita honen Fundazio Teknikoarena ere -INVEMA-, azken hori arduratzen baita jarduera eta zerbitzu teknologikoak garatzeaz fabrikazioaren teknologien inguruko enpresa-sarerako.
Fabrikazioaren teknologien inguruko ehun industrialean aditua da, batez ere haien lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzen dioten alderdietan, hala nola: industriaren berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa, enpresen kudeaketa industrial, digital eta jasangarria, fabrikazioaren arloan, eta enpresen arteko lankidetza.
Zenbait forotan parte hartzen du nazio mailan, toki mailan, Europan eta nazioartean.