Zientzia Kimikoetan lizentziatua eta Executive MBA. Olga ACLIMAko Zuzendari Nagusia da 2019az geroztik; ingurumen-kudeaketan aditua, esperientzia zabala du Industriaren Zuzendaritza postuetan, eta sektorea Europan ordezkatzeko lanak egin ditu.
Olgak klusterrean indarrean dagoen plan estrategikoaren hedapena gidatzen du, Europako Green Deal eta 2030 Agendarekin bat etorriz. Euskal ingurumen-sektorearen mintzakide gisa, harreman estua du Lehiakortasun Industrialaren eta Ingurumenaren arloetan eskumenak dituzten ordezkari publikoekin, erkidego eta estatu mailan. Klusterraren ekimenetatik, ingurumen-sektorearen berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzen ditu, eta negozio- eta enpresa-eredu berrien sorrera bultzatzen du.