Goi Ingeniari Kimikoa, ingurumenaren espezialitatean, eta Ingeniaritza Energetiko Jasangarriko Masterra Bilboko Ingeniaritza Eskolatik. Orobat, Executive MBA bat egin du (EAE Business School).
20 urtetik gorako esperientzia profesionala du, bai enpresa pribatuan eta bai administrazio publikoan.
Bere ibilbidean, aukera izan du puntako proiektu energetiko askotan parte hartzeko, SENER ingeniaritza-enpresan: Etapa horren ostean, ia 9 urtez, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko Zuzendari Teknikoa izan zen. Etapa horretan, modu aktiboan parte hartu du lurraldeko udal hondakinen kudeaketa eta tratamenduari erantzun efiziente eta jasangarria emateko beharrezkoak ziren azpiegitura berrien garapen eta ezarpenean.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zirkularreko Zuzendaria da.