Mikel Telleria Sanz (28 urte), Enpresa Kudeaketa eta Marketinean graduatua naiz Bilboko Merkataritza Ganberaren University Business Schooletik, Marketin eta Publizitatearen espezialitatearekin. Berrikuntzaren Ekonomia eta Kudeaketa Master bat dut Madrilgo Complutense Unibertsitatetik eta MBA bat UNIRetik; bertan, proiektuen zuzendaritza estrategikoan espezializatu nintzen. Nire ibilbide profesionalaren ardatza berrikuntza izan da, eta proiektuen kudeaketaren analista gisa lan egin dut eremu publiko-pribatuan, berrikuntzaren finantzazioa eta kudeaketa azpimarratuz. Gainera, berrikuntzaren kudeatzailea izanĀ naiz automobilgintza eta trenbide-sektorean. Ekonomia zirkularreko proiektuetan eta 2030 Agendan lan egin dut, Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) hezkuntzaren arloan aplikatuz. Nire esperientziak ahalbidetu dit proiektuen kudeaketarekin, joeren azterketarekin eta berrikuntza-estrategiekin lotutako gaitasunak garatzea, eta horri esker lagundu ahal izan dut lantokitzat izan ditudan enpresen eraldaketa jasangarrian. Nire ikuspegiak uztartzen ditu ikuspegi estrategikoa, merkatuari buruzko ezagutza eta jasangarritasunarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromiso sendo bat.