Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua, Zarautzen jaio zen 1974ko urtarrilaren 9an. Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik, Harreman Industrialetan espezializatua, Erresuma Batura joan zen London School of Economicsen master bat egitera. Bere karrera profesionala Londresen hasi zuen, PWCko kontsultore gisa. 2002 eta 2022 bitartean, BP plc-n lan egin zuen (lehengo British Petroleum), hau da, energia integratuaren munduko enpresa liderrean. BPren barruan izandako azken postu exekutiboan, gas eta berriztagarrien atal berriaren integrazioa gidatu zuen, hidrogenoaren, itsas energia eolikoaren eta eguzki-energiaren arloetako negozio berrien sorrera barne sartuta.
Eusko Jaurlaritzara iritsi aurretik, Centrica plc-ko zuzendaritzan lan egiten zuen, hots, Erresuma Batuko gas eta elektrizitatearen enpresa nagusian, sorkuntza elektrikora, hidrogenora eta berriztagarrien optimizaziora zuzendutako proiektuak gidatuz. Bere ibilbide profesionalaren eraginez, oso mota desberdineko herrialdeetan bizi izan da, hala nola Erresuma Batua, AEB, Errusia, Angola edo Brasil.