Enpresen Zuzendaritzako doktorea da Mondragon Unibertsitatetik, eta berrikuntzan, aliantza estrategikoetan eta antolakuntza-eraldaketan aditua; 2022an, SUTARGIko Zuzendaritza nagusiaren kargua hartu zuen. 2024an, Dekosocial Fundazioaren patronatuari atxiki zitzaion. Bi erakunde horietan, bere lanaren ardatza pertsona kalteberak laneratzeko aukerak sortzea da, aliantza estrategikoak inguruneko eragileekin garatzeari garrantzi berezia emanez.