Europako eta nazioarteko zuzenbideari buruzko prestakuntza (Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatetik, Nazioarteko eta Europako Zuzenbide masterra, Lovainako Unibertsitatea). Inbertsio jasangarrien zorroan (Uned) eta inpaktuko inbertsioetan (Essec Business School) espezializatzeko programa.
Gaur egun, SOFIVEReko bazkide zuzendaria da. Aholku ematen die enpresei jasangarritasunari buruzko estrategien definizio, ezarpen eta ebaluaziorako eta horren inguruko txostenak egiteko. Orobat, WASen bazkidea da (Women Action Sustainability), eta baita B-Solutions europar Programaren Lege-aditua eta Euskadiko Enpresa konprometituen Atlasaren Zuzendaria ere -euskal enpresen jasangarritasuna ebaluatzeko eta dibulgatzeko ekimena-.
25 urtetik gorako esperientzia zabala du garraioari eta ingurumenari buruzko aholkularitza estrategikoko enpresetan (International Bask Consulting, LBR, Eurodefi), mugikortasunean eta klima-trantsizioan inbertitzen duten enpresetan (GAMI,ARGO CAPITAL PARTNERS), eta Ingurumen Zuzenbideko irakasle gisa aritzen da (Deustuko Unibertsitatea).