María Biologia eta Ingurumen Zientzietan Lizentziatua da, eta enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko master bat du Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU).
19 urtetik hona lanean ari da Gasteizko Udalaren Ekonomiaren Garapen sailean, proiektuak ekoizpen-sektore batzuekin gauzatuz eta tokiko enpresei aholkularitza eskainiz ekologia industrial, deskarbonizazio eta ekonomia zirkularraren alorretan. Udalaren ekonomia zirkularreko enpresa-proiektuetarako laguntza-lerroa kudeatzen du, eta, halaber, ekonomia zirkularrari buruzko aholkularitza adituaren zerbitzua, Itun Berdeko Enpresen Komunitatea, Laborategi Hiria programa eta hiriaren helmuga turistiko jasangarriaren kudeaketa-zerbitzua; horrekin batera, Udalak Gasteizko Basque Circular Hub-aren enpresak trebatzeko eskaintzen dituen jarduerak diseinatzen ditu. Gainera, bere arloa Gasteizko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren eta 2024-2027ko Planaren erredakzio-taldean ordezkatzen duen teknikaria da.