Marcelo Leslabay Diseinu eta Komunikazioan Doktorea da Valentziako Unibertsitatetik, eta Diseinu Industrialean Lizentziatua Lan Platako Unibertsitate Nazionaletik (Buenos Aires).
2012az geroztik, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da; bertan, Oraingo Diseinu Industrialeko Ingeniaritza Graduaren eragilea izan da, eta Deusto Design Research Gropupeko partaidea da.
Hogei eta bost urtetik hona Leslabay Estudioa zuzentzen du, erakusketen komisariatze, diseinu eta antolaketan espezializatuta. Espainiar Diseinua Europan, Amerikan eta Asian ordezkatu duten berrogeita hamar erakusketa eta ekitaldi baino gehiago antolatu ditu.
DiMad – Madrilgo Diseinugileen Elkartearen kide sortzailea da, Iberoamerikako Diseinuaren Bienalaren -BID- sortzailea izan da, eta Transferencias Design-eko kide aktiboa da. 2015ean, Diseinu Sari Nazionalen Epaimahaiko kidea izan da.
2015etik 2020ra bitartean, Expmerimenta-ko Zuzendari Editoriala izan da -berau Proiektu, Diseinu eta Komunikazioan espezializatutako argitaletxe bat da, izen bereko aldizkaria editatzen duena-. Marcelo beraren kide sortzailea da, eta 1992 eta 2004 bitartean beraren zuzendariordea izan zen.
2020az geroztik, i+Diseño eta Uática aldizkarien Zuzendari Editoriala da -argitalpen akademiko eta zientifikoak dira, Malago Unibertsitateak argitaratuak-.