Ingeniari Kimikoa (2004), Ingurumen Ingeniaritzako doktorea (2010) eta irakasle agregatua (2018) Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU). Atmosferaren Ikerketa Taldeko ikertzaile gisa (AIT-UPV/EHU), konposatu organiko hegazkorrek eragindako kutsadura atmosferikoaren karakterizazioan espezializatuta dago. Gainera, EHU-Aztarna proiektuan parte hartzen du, Erakundeen Ingurumen- eta Gizarte-aztarna BZA metodologiaren bidez kalkulatzea xedetzat hartuta. Ikerketa-proiektu eta -kontratuetan parte hartu eta gero, emaitzak JCRn indexatutako aldizkarietan argitaratu dira. 2022az geroztik Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa Masterraren Batzorde Akademikoko kidea da (UPV/EHU-Kantabriako Unibertsitatea). Gaur egun, doktorego-tesi baten zuzendaritzakidea da, eta esperientzia zabala du Gradu eta Master Amaierako Lanen ikuskapenean.