José María Fernández Alcalá Eusko Jaurlaritzako Ihobe – Ingurumen Agentziaren Ekonomia Zirkularreko Zuzendaria da.
15 uretik gorako esperientzia profesionala du, bai enpresa pribatuan eta bai administrazio publikoan.
Industria Ingeniari mekanikoa da Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolatik (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu du zentro berean, lan honegatik: “Produktu Industrialen Diseinu Ekologikoaren Ingeniaritza”.
Ekodiseinuari eta bizi-zikloaren azterketari buruzko argitalpen ugariren autorea, Europar Batasuneko batzorde tekniko batzuen kidea ere bada, Bruselan, eta baita nazio barneko eta nazioarteko batzordeetakoa ere, diseinuaren eta produktuaren normalizazioaren arloetan (UNE eta ISO batzordeak).