Jon Teres – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Jon Teres

Ingeniaritza Energetikoa Saileko Irakasle Titularra eta SMACCS Masterraren Batzorde Akademikoaren kidea

Ingeniaritza Termikoko Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU)(2014) eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Unibertsitate-irakasle Titularra. 2 seiurteko eman ditu ikerketan. Eusko Jaurlaritzak A motakotzat onartutako “ENEDI – Energetika Eraikuntzan” ikerketa-taldeko partaidea. 2 doktorego-tesi zuzendu ditu, eta ikerketa-proiektu ugaritan parte hartu du, bai finantzazio publikoarekin eta bai pribatuarekin, bere lana eraikitako ingurunearen efizientzia energetikoaren alorrera zuzenduz. Ikerketa-lan horren emaitza gisa, hogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktu handiko aldizkarietan. Orobat, 2019az geroztik “SMACCs – Smart Cities and Communities” Erasmus Mundus Masterraren Batzorde Akademikoaren partaidea da; master hori partzuergo batek ematen du, gaur egun partaide hauek dituena: UPV/EHU, Monseko Unibertsitatea (BE), Vaasako Unibertsitatea (FI) eta Nazioarteko Unibertsitate Helenikoa (GR); master horretan, gainera, irakasgai batzuk ere ematen ditu.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event