Javier Medina Antón finantza-ekonomialaria da, enpresa-estrategian eta merkatuko berrikuntzen lehiakortasunean aditua, eta 25 urtetik gorako esperientzia du teknologiak negozio-eredu bideragarri eta eskalagarri bihurtzeko proiektutan. Bere ibilbidean barne sartzen dira bai I+G+B-aren balorazio eta finantzazioa eta bai merkataritzako eta merkatuko estrategien inplementazioa, helburu hauetara zuzenduta: serbitizazioa eta produktuaren balioaren sorrera atxikipena, sektore industrial eta teknologikoen jasangarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko gako gisa. Aholku eman die 650 startup eta enpresari baino gehiagori, gai hauen inguruan: teknologia merkatura transferitzea; negozio-eredu zirkularren egituraketa; eta finantzazio publiko eta pribatua eskuratzeko bideak. Gaur egun, zenbait administraziorekin kolaboratzen du berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko estrategien diseinuan.