Jaime meatzaritza ingeniaria da Oviedoko Unibertsitatetik, eta enpresa-jasangarritasun eta -berrikuntzari buruzko doktorego bat bukatzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, ikertzailea da Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia eta Ingurumen Lab-ean, honako gai hauekin lotutako proiektuetan lan eginez: mugikortasun jasangarria, azpiegitura energetikoak (sare elektriko adimendunak, hidrogenoa, etab.), energiaren deskarbonizazio industrial edo geopolitikoa, besteak beste. Hori baino lehen, Espainiako EDPren Ingurumen eta Berrikuntza Sailetik pasatu zen.