Iván Sardon – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Iván Sardon

Indart3D enpresaren sortzaileetako bat

Iván Sardon Barbero INDART3D enpresaren sortzaileetako bat da, eta beraren CEO ere bai. Enpresa horrek 3D inprimagailuak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta salmenta osteko zerbitzuak eta fabrikazio aditiboaren arloko soluzio pertsonalizatuak ere eskaintzen ditu. Proiektu elektronikoen garapenari eta mantenu industrialari buruzko prestakuntza jaso du Don Bosco zentroan. Bere ibilbidea Tumaker-en hasi zuen, eta bertan ekoizpena, zerbitzu teknikoa eta 3D inprimaketari buruzko formakuntzak kudeatu zituen bost urtez baino gehiagoz. Gaur egun, 2020az geroztik, bere bazkidearekin batera gidatzen ditu I+G, logistika eta fabrikazio jasangarriaren estrategia INDART3Dn.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event