Kriptografian eta zibersegurtasunean esperientzia zabala izanik, Iván Ingeniari Informatikoa da eta Konputazio eta Sistema Adimendunen Master bat du.
Gaur egun, TECNALIAKO Cybersecurity&DLT arduraduna da eta finantza eta kriptografiarako berrikuslea IEEE Access, SN Computer Science, IJCDS eta blockchain eta zibersegurtasunari buruzko biltzar ugaritarako. Hyperledger Speakers Bureuako kidea da, eta kanpo-irakaslea ESIC, Business & Marketing Schoolen. TECNALIA ordezkatu du Europako Batzordearen GDPR proiektuen klusterrean, eta Linux Fundazioaren Hyperledger, Alastria eta Enterprise Ethereum Alliancerekin kolaboratzen du. Urtebetez, bitarteko teknologia-zuzendaria izan zen Aurea Pay&Pass Solutions S.L.n.
Bere karreran, ikertzaile senior gisa parte hartu du gai hauekin lotutako ikerketa-proiektuetan: txip kriptografikoak, “contactless teknologiak”, PKI, segurtasun mugikorra eta negozioetarako ingurune banatu eta federatuetan.