Materialen eta Jokabide Mekanikoaren Masterra Mondragon Unibertsitatetik eta Industria Ingeniari Elektrikoa Bilboko Ingeniaritza Eskolatik. José Ignacio López de Arriortuarekin hasi zen lanean, 1997an, diseinu-ingeniari gisa, eta 1998az geroztik CIE Automotiven lan egiten du. Iñigo Loizagak lotura estua du industriaren, ikerketaren eta unibertsitatearen komunitaterekin.
I+Gko proiektu kolaboratibo batzuk gidatu ditu fabrikazio, automozio, jasangarritasun eta elektrifikazioaren arloetan. Proiektu horien egileak Espainiako, Europako eta nazioarteko partzuergoak izan dira. Gaur egun, arreta berezia zuzentzen du klima-aldaketara eta produktuen zein prozesuen ingurumen-arriskuak aztertzera eta arintzera. Basque Eco Design Centerren parte hartzen du aktiboki beraren sorreratik.