Helena Viñes – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Helena Viñes

EBko finantza jasangarriei buruzko plataformaren presidentea, Net Zero Policyri buruzko lantaldearen presidentekidea

Helena Balioen Merkatuko Batzorde Nazionalaren (CNMV) komisarioa da, eta EBko finantza jasangarriei buruzko plataformaren burua da. Halaber, Net Zero Policyri (zero isurketa garbien politika) buruz berriki eratu den lantaldearen presidentekidea da. Horrez gain, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) Klima eta Ingurumenari buruzko Aholku Kontseiluaren kidea da, eta horren aurretik Nazio Batuen Erakundeko Idazkaritza Nagusiaren zero isurketa garbien konpromisoei buruzko Goi Mailako Adituen Taldeko kidea ere bai.

CNMVko kargua bete aurretik, Helenak Finantza Jasangarriei buruzko Politikaren inguruko aholkulari nagusi gisa lan egin zuen BNP Paribasentzat, eta Administrazio eta Politikaren mundu-zuzendaria izan zen BNP Paribas Asset Management-entzat. Funtsezko rola jokatu zuen BNPP AMren Jasangarritasun Globaleko Estrategiaren diseinu, garapen eta aplikazioan, eta Jasangarritasunari buruzko Ikerketa taldea zuzendu zuen.

Helena Klima-aldaketari buruzko Inbertitzaile Instituzionalen Taldearen batzordeko partaidea izan zen, eta BNPP AM ordezkatu zuen EFAMAren Administrazioari eta ASGari (ingurumena, gizarte eta gobernantza) buruzko batzordean. Orobat, AFM Comité de Climat et Finance Durable-ko kidea izan zen, eta zenbait taldetako partaidea da, hala nola: Sustainable Stock Exchanges Green Finance Advisory Group, PRI Policy Reference Group eta LSEk (Londresko Burtsa) gidatzen duen Trantsition Pathway Initiativeren Technical Advisory Group.

EBko finantza jasangarriei buruzko plataformaren txostengilea izan zen 2020etik 2022ra, eta horren aurretik Finantza Jasangarrien arloko Aditu Teknikoen Taldekoa kidea izan zen, Europako Batzordeari lagunduz EBko taxonomiaren garapenean eta CEren Ekintza Planaren aplikazioan. Helenak bi hamarkadako esperientzia du negozio arduratsuetan eta inbertsio jasangarrietan.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event