Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Enpresen Antolaketa sailaren Unibertsitate-irakasle Titularra eta UVP/EHUko Ekonomia Zirkularreko Enpresa gelaren kolaboratzailea. Unibertsitateko Katedradun gisa akreditatuta, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako “Technology for Business, Society and Sustainability” ikerketa taldeko INetako bat da. Bere ikerketen artean, enpresa-kudeaketako ereduak eta teknologia berriak integratzeak Ekonomia Zirkularrean duen eraginari buruzko azterlanak nabarmentzen dira. Lerro horretan, emaitza nagusi gisa azpimarratzekoak dira doktorego-tesien zuzentze-lana, mugaz gaindiko ikerketa-proiektuen lidergoa, proiektu horiek nazioarteko ikerketa-sareetan integratzea, Madagaskarren gauzatutako europar lankidetza-proiektu batean parte hartzea, eta nazioarteko erreferentzia diren aldizkarietan 50 artikulu baino gehiago argitaratu izana.