IK Ingeniería enpresaren bazkide sortzailea eta Zuzendari Nagusia. Bertan, 20 urte daramatza jasangarritasunari, ekonomia zirkularrari eta ekodiseinuari buruzko aholkularitza-lanak garatzen, bai enpresa pribatuentzat eta bai erakunde publikoentzat.
Produktu eta zerbitzuen ingurumen-inpaktuen neurketan lan egin du proiektu ugaritan, hainbat sektore industrialetan, hala nola elektriko-elektronikoan edo metalgintzan, eta ingurumen-ebaluaziorako metodologia espezifikoa garatzeko proiektuak gidatzera iritsi da.
Lan-arlo horretan, azpimarratzekoa da produktuaren ingurumen-adierazpenen (EPDak edo PIAk) garapenean duen esperientzia, eta baita horrelako ingurumen-etiketen egiaztatzaile gisa jokatu duen rola, zeren homologatuta baitago etiketa horiek nazioarteko programa batzuetan auditatzeko (International EDP System, EDPnorge, International Green Mark,…); halaber, homologatuta dago erakundeen karbono-aztarnak egiaztatzeko, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren “Karbono-aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan” inskribatzeko.