Ingurumen Zientzia eta Teknologien nazioarteko doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik. Halaber, Ingeniari Kimikoa da Sarriáko Institut Quimic-etik, eta Zientziaren Historiako Master bat du Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik. Ingurumen-aholkulari eta ikertzaile gisa lan egiten du zenbait erakundetan, eta 2015etik otsailaren 2023ra arte Inperial College London-eko (ICL) Centre For Environmental Policy-ri atxikitako ikertzailea izan da; bertan, ekonomia zirkularrean oinarritutako prozesu industrialen garapenerako europar proiektu batzuetan parte hartu du, eta instituzio horretako Sustainability through Life Cycle Approaches sarearen sortzaileetako bat izan da. Gaur egun, Nafarroako ekonomia zirkularraren Agendaren taldeko arduradun gisa lan egiten du Gestión Ambiental de Navarra-Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) erakundean.