Jasangarritasun, kontsumo eta kulturan espezializatutako kazetaria. Kazetaritzan eta zuzenbidean lizentziatua. “Tú consumo puede cambiar el mundo” liburuaren egilea da (Península, 2017) -hiru edizio egin ditu- baita “Al borde de un ataque de compras” (Debate, 2019) liburuarena ere -lehenengo edizioa agortu du-. Liburu hauen egilekidea da: “Consumo crítico” (Catarata, 2021), “Ibex35. Tres décadas marcando la agenda política de España y de tu bolsillo (La Marea, 2023) eta “Alerta Greenwashing (Ed. Polen). The Guardian, Equal Times, El País, El Salto, Muy Interesante, Vocento, Rockdelux, Pikara hedabideekin kolaboratzen du, beste batzuen artean. Kontsumo jasangarriri buruzko Consuma Crudeza podcasta zuzentzen du; bost urtez, berau irratiaren Carne Cruda (eldiario.es) programaren atal bat izan zen, eta orain programak ekoiztutako lehenengo podcasta da. Jasangarritasunean espezializatutako “editore gonbidatu” gisa aritzen da Caniche argitaletxean. Bere lehenengo liburua Yayo Herreroren Toma de tierra (2023) izan zen -lehenengo edizioa hilabete batean agortu zen-. Orobat, jasangarritasun-proiektuekin kolaboratzen du, arlo hauetan: ikerketa, diagnostikoa, mapaketa, analisia, edukia, prestakuntza, dibulgazioa. Hitzaldiak ematen ditu, eta ikastaro, mahai-inguru, jardunaldi, biltzar, eztabaida eta bestelakoetan parte hartzen du.