Blanca Lekube – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Blanca Lekube

Leartikerreko proiektuen ikertzaile eta koordinatzailea

Blanca Maria Lekubek Ingeniaritza Kimiko Industrialaren gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, halaber, Ingurumen Zientzien Master bat Austria Garaiko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean, eta Proiektuen Zuzendaritzako Master bat Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean. Bere karrera profesionalaren lehenengo hamar urteak Austrian garatu zituen, aurrena Tiger Coatingseko kalitate-arduradun gisa, eta hurrena TCKT zentro teknologikoko proiektuen arduradun gisa; bertan, zenbait proiektu gidatu zituen oinarri biologikoko termoplastikoen eta termoplastiko biodegradagarri eta birziklatuen garapenaren sailean. Leartikerren 2020an sartu zen, Garraio Jasangarriaren arloko proiektuen ikertzaile eta koordinatzaile gisa, eta bertan zenbait proiektu gidatzen ditu, gai hauekin lotutakoak: material berritzaileen garapena eta prozesuen optimizazioa, material horietara egokitzeko.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event