Gaur egun, Agaleus-eko Zuzendari Gerentea da, eta ingurumen-sektoreari eta hondakin industrialak kudeatzeko merkatuari buruzko ezagutza zabala du. Lehenago, 10 urtez, enpresaren Kalitate, Ingurumen eta I+Gko Zuzendari gisa lan egin du. Gainera, hondakinen tratamendu eta balorizazioarekin lotutako ikerketa-proiektu batzuk gidatu du. Ángela Ingeniari Kimikoa da, eta baditu MBA Master bat eta LAP Master bat ere; beraz, bere ezagutza teknikoari negozioen arloko prestakuntza integrala gehitzen die. Orobat, profil instituzional nabaria du, zeren administrazioekin negoziatzeko arduraduna izan baita konpainian sartu zenez geroztik, eta gaur egun Bizkaiko Enpresa Kimikoen Elkarteko (AVEQ-KIMIKA) presidentea da, eta baita CEBEKen 4. Presidenteordea ere; halaber, Confebaskeko Batzorde Ekekutiboko kidea da, eta baita Elkargi SGRko Administrazio Batzordeko kidea ere.