Ander Elgorriaga Kunze – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Ander Elgorriaga Kunze

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoko Ekoberrikuntzako arduraduna

Zuricheko Suitzako Unibertsitate Politeknikotik lizentziatua eta Teknologia eta Uraren Kudeaketa Integraleko masterra EaqEawag – ETHtik, Ondoan S.Coop. ingeniaritza-enpresan lan egin zuen, eta azken 30 urteetan zenbait ardura hartu ditu Ihoben, ekonomia zirkularrarekin eta enpresarekin lotuak (hondakinak, berrikuntza, ekonomia zirkularra, ekoberrikuntza).

Proiektu metodologiko eta teknologikoen bitartez, laguntza eman die Euskadiko 300 enpresari baino gehiagori, Europar Batasuneko erregulazio berriaren eta gorantz doazen merkatuen erronka zirkular berriei aurrea hartuz. Orobat, tresna ekonomikoak edo merkatukoak garatu ditu (zerga-kenkariak,…), eta baita ekonomia zirkularra enpresetan sustatzeko programak ere; halaber, azken urteetan, Ekoberrikuntza Zirkularreko Programa garatu du, eta ZTPB 2030 – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren Ekoberrikuntzako pilotatze-taldea koordinatu du. Gaur egun, Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren berrikuntza integralaren arduraduna da, eta baita “Ekoberrikuntzako Proiektuen Lantegia” abiatzeko ekimenaren arduraduna ere.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event