Alejandro Martínez Berriochoa – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Alejandro Martínez Berriochoa

Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun Zuzendaria

Zuzenbide Ekonomikoan Lizentziatua eta Filologia Hispanikoan Doktorea, bere karrera profesionala banaketa komertzialaren sektorean garatu du, zenbait ardura betez: Marka Propioen zuzendaria, Elikaduraz Bestekoen Zuzendari Komertziala, besteak beste, bere oraingo postura iritsi arte: Osasun eta Jasangarritasun Zuzendaria eta EROSKI Fundazioaren Zuzendari Nagusia. Eroski Consumer informazio-proiektua gidatzen du: gure herrialdeko kontsumitzaileentzako informazioaren liderra.

Intercoop Ltd.-ko Presidenteordea izan da (nazioarteko erosketen zentrala europar kooperatiba batzuentzat), Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioaren Presidentea (EKKF), Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kontseilaria (EKGK), Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko batzordekidea (Konfekoop), Elkar Lan S. Coop.-en Presidenteordea (kooperatibismoa sustatzeko), Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiar Sareko Batzorde Exekutiboko kidea, Enpresaren Gizarte-erantzukizunaren Aldizkariaren Aholku-batzordeko kidea, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kidea, AECAko Gizarte-erantzukizunaren batzordeko kidea, eta Basque Ecodesign Centerreko Batzorde Exekutiboko kidea, beste batzuen artean. Idazle eta hizlaria, zenbait hedabiderekin kolaboratu du, hala nola Televisión Española, EiTB edo Vocento.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event