Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaria Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailean, SPRIko Administrazio Kontseiluko kidea eta Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa – IKEKS, SAkoa.
Lehiakortasunaren arloko politika gidatzen du eta I+G+Iari buruzko eta Europar Batasuneko politikak garatzen ditu.
I+G+Iari buruzko programak landu eta gauzatzen ditu, enpresei laguntzeko eta oinarri teknologikoko enpresa-ekimen berritzaileak sortzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren programak kudeatzen ditu eta azpiegitura estrategiko teknologiko eta berritzaileak Euskadin sortu eta ezartzearekin lotutako ekintza sustatzen ditu eta horietan parte hartzen du.
Ikertzaileak prestatzeko eta erakartzeko ekimenak sostengatzen ditu. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Eragile Zientifiko Teknologikoekin harremanak izateko organoa da, eta baita teknologiaren arloko instituzio arteko topaguneekiko harremanena ere.
Aurretiko karguak:
Prestakuntza: