

2 mins to read
Akreditazioa irekita dago Basque Circular Summit 2025 biltzarraz informatu nahi duten hedabidieentzat
Author
admin
Published
2025/02/27
0 comments
Join the Conversation
- Hedabideetako profesionalek dagoeneko eska dezakete euren akreditazioa ekitaldiaren webgunearen bitartez
Ihobe – Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak apirilaren 2tik 4ra bitartean Bilbon (Bizkaian) antolatu duen Basque Circular Summit 2025 biltzarrak akreditazioa ireki du kazetari eta hedabideentzat. Zita hori funtsezko topagunea izango da ekonomia zirkularraren etorkizuna Euskadin eta Europan eztabaidatzeko eta aztertzeko.
BCS2025az informatzeko interesa duten profesionalek dagoeneko eska dezakete euren akreditazioa ekitaldiaren webgunean jarritako prentsa-aretoaren bitartez. Akreditazioak ahalbidetuko du hiru egunetan programatutako jardueretara sartzea, hala nola “Forum”aren osoko saioetara eta saio paraleloetara, ia berrehun soluzio zirkular aurkeztuko dituen ‘Expo’ erakusketara, eta ‘Village’ izeneko networking gunera.
Industria eta ingurumenaren arloko 800 aditu eta profesional baino gehiago (ikus hizlarien zerrenda) elkartuko dira topaketa honetan, eredu ekonomiko zirkularrera zuzendutako trantsiziorako funtsezkoak diren gaiak jorratzeko. BCS2025en gai nabarmenduen artean, honako hauek daude:
- Ontzien eta ehungintzaren sektoreko erronkak eta aukerak.
- Europako Itun Berdearen eboluzioa, Itun Industrial Garbira zuzendua.
- Lehengai kritikoen eta eraikuntzako material jasangarrien garrantzia.
- Ekodiseinuari buruzko europar Erregelamendu berriaren inpaktua.
- Produktuaren Pasaporte digitalaren inplementazioa eta konponketarako eskubidea.
- Finantza jasangarrien eta hondakinen kudeaketaren arloko joerak.
- Greenwashingaren aurkako borroka, eta inbertsioak inpaktu positiboa duten proiektuetara berrorientatzea.
Elkarrizketak hizlariekin edo parte-hartzaileekin koordinatu nahi dituzten hedabideek ekitaldiaren prentsa-bulegoarekin kontakta dezakete zuzenean, helbide honetara email bat bidaliz: prensa@basquecircularsummit.com
Basque Circular Summit 2025 ezinbesteko zita da ekonomia zirkularrera zuzendutako trantsizioak planteatzen dituen erronka eta aukeretan sakondu nahi duten informazioaren profesionalentzat.