Ingurumen Zientzietan Lizentziatua Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatetik (Espainia), Hondakinen Kudeaketa Jasangarriko Master batekin Madrilgo Unibertsitate Politeknikotik – ECOEMBES Katedra (Espainia). 11 urteko esperientzia du hondakinen eta material plastikoen kudeaketaren sektorean. 2018az geroztik AIMPLAS – Plastikoaren Institutu Teknologikoan ari da, gaur egun Ekonomia Zirkular eta Ingurumen Klusterraren lider gisa. Baditu ezagutza eta esperientzia hondakinak birziklatzeko instalazioen garapen eta hobekuntzan, aukeratutako materialen efizientzia handitzeko.
Gauzatzen dituen jardueren artean, honako hauek daude: produktuen birziklapenari buruzko ikerketa, metodorik onenak optimizatzeko mekanismoak, fabrikazio-prozesuak, materialen birziklapena / berreskurapena eta ekodiseinua. Nazio barneko eta nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du, batez gai hauei buruzkoak: hondakinen berreskurapena, produktu berriak lortzeko; eta itsas hondakinen prebentzioa eta balorizazioa. Ponentziak aurkeztu ditu mintegi eta konferentzietan, eta enpresei zuzendutako prestakuntza-ikastaroak egin ditu, plastikoen birziklapenari eta ekonomia zirkularrari buruz. RecyClassek aitortutako auditorea da, bai plastikoak birziklatzeko plantetarako eta bai material plastikoak transformatzeko plantetarako. Orobat, Ontzi Plastikoen Birziklagarritasunaren RecyClass titulua ere badu.