Bilboko Emausen Bazkide Langilea eta prestakuntza aldetik Gizarte-hezitzailea, orain dela 10 urte Kooperatibaren koordinazio orokorraren ardura hartu nuen, eta 25 urte daramatzat Emausen lan egiten. Nire erakundetik kanpo lan-bizitza gehiago badut ere, gizarte-hezkuntzaren arloan, ezin konpara daiteke erakunde honek eman didanarekin. Gaur egun, Gizatea – Laneratze Enpresen Elkarteko presidentea.