Irakasle Titularra eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko ‘Materialak+ Teknologiak’ Ikerketa-taldeko partaidea. Zientzia Kimikoetan Lizentziatua da (Petrokimika) eta Materialen Ingeniaritzako Doktorea (UPV/EHU). Bere ikerketaren helburua da material polimerikoen ingurumen-inpaktua murritzea, horretarako sintesia/aldaketa/compoundinga erabiliz, lehengai berriztagarri edo birziklatuetatik abiatuta. 30 proiektutan baino gehiagotan kolaboratu du hondakinen birziklatze-prozesuen garapen eta optimizaziorako -kontsumo osteko hondakinak, industrian erabili ostekoak, itsasokoak eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako hondakinak-. 2020. urteaz geroztik Ekonomia Zirkularraren Unibertsitate-Enpresa Gelaren arduraduna da. Gela hori Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak abiatu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren lankidetzarekin.