Material eta Prozesu jasangarrien Ingeniari Doktorea, eta Industria Ingeniaria (Fabrikazioa) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikotik (2004). Gai hauen inguruko proiektu ugari zuzendu ditu: Ekodiseinua eta Ekoberrikuntza, Bizi-zikloaren Azterketa (BZA), Karbono-aztarna, produktuen ingurumen-etiketatzea eta Ekonomia Zirkularra; halaber, produktuak diseinatzeko eta garatzeko prozesua kudeatzeko sistemak enpresan ezartzeko proiektuak ere gidatu ditu, ISO 14006 Nazioarteko Arauaren arabera, haien balio-kateen jasangarritasuna kudeatzeaz batera. EDP System, DAPCons eta IGMk homologatu dute, Individual Verifier gisa, Produktuaren Ingurumen Adierazpenen (EPDak) Egiaztapen/Auditoria prozesua gauzatzeko. Bere karreran zehar, hitzaldi ugari eman ditu prestakuntza-ikastaroetan eta enpresetan, eta ponentziak aurkeztu ditu biltzarretan.