Aitor Zulueta – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Aitor Zulueta

Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko (CEA) zuzendaria

Aitor Zientzietan Lizentziatua da (Geologia Aplikatua) UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatetik, eta MBA London School of Economicsetik. Bere esperientzia profesionalean honako hau sartzen da: Ingurumenari buruzko Ingeniaritza eta Aholkularitza, eremu pribatuan; irakaskuntza, Kantabriako Bide, Kanal eta Portuen Ingeniaritza Eskolako Irakasle Elkartu gisa; eta sektore publikoa, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren zuzendari gisa, BCEko ikertzaile gisa (Basque Centre for Climate Change) eta Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Zuzendari gisa -gaur egun hori da bere postua-.

Sektore pribatuan izandako etapan, 1998az geroztik, berrikuntza-proiektu ugaritan parte hartu zuen, zirkulartasunaren arloan, azpiproduktu industrialak ingeniaritza zibileko hainbat aplikaziotan berrerabiltzea ardatz nagusitzat hartuta. Eta Eusko Jaurlaritzan izandako etapan Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren onarpena koordinatu zuen bere posiziotik.

Orobat, Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketarako Esparru Konbentzioaren Idazkaritzako Adituen Taldeko partaidea da (UNFCCC), eta gaur egun Parisko Akordioaren gardentasun-esparruan parte hartzen du.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event