20 urtetik gorako ibilbidea egin du enpresak eratzen eta kudeatzen, ekintzailetza-sistemarekin kontaktua izanik -batez ere Euskadikoarekin, baina baita estatukoarekin eta Europakoarekin ere-. Laguntza-mekanismoak ezagutzen ditu, berak zuzenean bizi izan dituelako eta azken 5 urteetan rolez aldatu delako, ekintzailea eta enpresen kudeatzailea izatetik ekintzailetzari laguntzeko ekosistemaren eragilea izatera pasatuz. Zehazki, ekintzaileentzako prestakuntzatik, Mondragon Unibertsitatean (LEINN, Berrikuntza eta Ekintzailetzako lehenengo unibertsitate-gradu ofiziala eta MGEP, unibertsitate horretako eskola politeknikoan). Industria Antolakuntzako Ingeniaria eta Psikologiako Doktorea. Gaur egun, Ekintzailetza Teknologikoaren koordinatzailearen rola betetzen du Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza eskolan, HIREKIN Ekintzailetza Teknologiko Jasangarriko Zentro berria trakzionatuz; bertan, estrategia gidatzen du, start-upei laguntzen die eta Debagoieneko ekintzailetza-ekosistemaren dinamizazioa gidatzen duen taldearen partaidea da, beste eragile batzuekin batera (Saiolan, Galbaian, Garaia PT…). Urtero dozenaka enpresei laguntzen die, milaka euro biltzen ditu ekintzailetza teknologikoa sostengatzeko, eta ezagutza zientifikoan oinarritutako metodologia konpartitu baten falta bizi du.