Ingeniari tekniko mekanikoa, makineriaren diseinuan espezializatua (1996). Industria-antolakuntzako goi mailako Ingeniaria (2000), eta 2009az geroztik doktorea Castelloko Universitat Jaume Itik eta ACLIMA klusterreko zuzendaritza-batzordeko kidea. 1996az geroztik, irakasle gisa lan egiten du Mekanika eta Ekoizpen Industrialeko sailean, eta Ekonomia Zirkular eta Jasangarritasun Industrialaren (ECSI) taldeko ikertzailea da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan. ECSIn ikertzeko eta ezagutza transferitzeko egiten duen lanaren ardatza da ekonomia zirkularra eta ingurumen-jasangarritasuna diseinu industrialaren ikuspegitik ikertzea (pertsonengan -sakeholders- zentratutako diseinua, ekodiseinua, ekoberrikuntza, zerbitzuen diseinua eta ekoefizientzia). 6 doktorego-tesi zuzendu ditu ekonomia zirkularraren arloan, eta ingurumen-jasangarritasuna bultzatzezko kolaboratzen du aktiboki enpresekin, besteak beste honako hauekin: MONDRAGON, Orona, FAGOR Taldea, ULMA Taldea, Goizper, Irizar, Tecnalia, etab.