Juncal psikologian Lizentziatua da Salamancako Unibertsitatetik eta Toki-garapenean espezializatuta dago Madrilgo Industria Antolakuntza Eskolatik (EOI).
Bere esperientzia profesionala toki-garapenari lotuta egon da beti, eta bere bizitzan zehar hainbat postu eta ardura-mailatan lan egin du; hala, bere jarduera profesionala Tokik-garapenerako Eragile gisa hasi zuen, Legazpiko Udalean, baina toki-garapenarekin izandako lotura Gasteizko Udalean izan da beti, bertan garatu baitu bere jarduera profesional gehiena, zenbait ardura-postu betez (Enplegu Zerbitzuko Burua, Prestakuntza zerbitzuko Burua, Ekonomiaren Garapen Jasangarriko Saila…).
Urte hauetan, foro publikoetan eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin kolaboratu du toki-garapenarekin lotutako programa, biltzar eta ikastaroetan, zenbait arlotan (ekonomia zirkularra, gizarte-ekintzailetza, herritarren enpresa, etab.).
Une honetan, Ekonomia Sustapenaren Saileko Enpresen Zerbitzuko Burua da, eta “Ekonomia zirkularra Gasteizen bultzatzeko 2030 Estrategiaren” koliderra izan da.